Musika
Data: 2023/5/4 - 2023/5/4
Ordutegia: 17:15
Tokia: "Andrés Isasi" Musika Eskolako Entzunaretoa
Oraingo honetan, Janire de Paz Rivas gazte bat entzuteko aukera izango dugu, Hagako Musika Kontserbatorioan tronpako goi mailako ikasketen azken urtea egin eta Europa erdia ibili ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren beken deialdian egun gutxi barru aurkeztuko duen programarekin gozatzeko.
Pianoan, bere piano osagarriko eta errepertorioko irakasle izandakoaren eskutik, Marta Díaz Iriondo (gaur egun Andrés Isasi eskolako piano irakaslea), tronpa eta/edo pianorako piezen programa interesgarri eta erakargarria datorkigu, non ez diren faltako... sorpresa atseginak.
Sarrera doan