Artea, Emakumeak
Data: 2026/3/3 - 2026/3/30
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era, larunbatetan, 15:00etatik 19:30era / Igandeetan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era
Tokia: GURARI
Cristina Chiquín Rodríguezek Entreamigos-Lagun Artean GKE-aren laguntzarekin egindako erakusketa da hau, Guatemalako emakumeen errealitatera hurbiltzen gaituena.
Emakumeen memoria eta justiziaren aldeko borroka dokumentatzen duen argazki erakusketa da, haien bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten irudiak.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen duela, nahiz eta orain emakumeen aurkako gerra izan. Haien gorputzak eta bizitzak dira borrokaren abangoardian daudenak.
Ezarritakotik ateratzen dira, egia salatu eta ezagutarazteko. Justizia bila jarraitzen dute, batzuk besteak baino beldur handiagoarekin.
Erakusketa honetan bertan sortutako bi liburu eta bisita bakoitzarekin proiektatuko den iraupen laburreko bideo bat egongo dira eskuragarri.