Literatura eta poesia, Artea, Emakumeak, Musika
Data: 2026/3/13 - 2026/3/13
Ordutegia: 18:00
Tokia: GURARI
Une askotan, parte hartzeko beste gune batzuk itxita egon direnean, hitzak eta ahotsak aukera eman diete emakumeei esperientziak partekatzeko, salatzeko eta komunitatea eraikitzeko. Poesia eta kantua, historian zehar, erresistentziako, memoriako eta adierazpen kolektiboko formak izan dira.
Beraz,M8ko programazioaren barruan, gonbidatzen zaituztegu "A viva voz" poesia- eta kantu-errezitaldian parte hartzera.
Datorren ostiralean, martxoak 13, 18:00etan, Gurari Etxean, Poeta Bizien Kluba izango dugu, Getxoko emakumeek eta Haizea Murgiak osatzen duten kluba; Lombardak abesbatza feminista ere gurekin egongo da arratsaldean sorkuntza-, topaketa- eta errebindikazio-lanetan.
Haien ahotsak entzun ondoren, mikroa irekiko da gainerako parte-hartzaileekin poesia, kantua edo hitza partekatzera animatzen diren pertsona guztientzat.