Turismo, Getxo Beste ekitaldi batzuk, Getxo jaiak
Data: 2025/11/28 - 2026/1/6
Ordutegia: Azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra. 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara
Tokia: Evaristo Churruca kaia, Areeta
Bizkaiko Noria Handia Getxora iritsi da Gabon hauetan familia-jarduera berri gisa. 24 metroko altuera eta 30 kabina dituenez, sasoi honetan Bizkaian instalatutako tamaina honetako noria bakarra izango da. Azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra, bere silueta argiztatuak Evaristo Churruca kaia ezinbesteko leku bihurtuko du Gabonetako magia itsaso ondoan bizitzeko.
Atrakzioa 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da martxan, eta 5€ balioko du bidaia bakoitzak (desgaitasuna duten pertsonentzat doan). Gainera, jaiegunak ez diren astelehenetan Txurruka kaiko noria 2x1 izango da!
Noria Gabonetako gunearen bihotza izango da, eta bere kokapena eta ordutegia "Getxolandia" Gabonetako Haur Parkearekin partekatuko du. Gainera, haurrentzako tren txiki bat ere egongo da, Gabonetako gaiaz apainduta eta ibilbide finkoa eginez. Eta esperientzia biribiltzeko, gofre- eta krepe-postu batek adin guztientzako askari gozoak eskainiko ditu.
Getxora etorriko zara Gabon hauetan eta zure bisita osatzeko plan bila zabiltza? Ideia batzuk ditugu itsasoaren ondoan Gabonetako giroaz gozatzeko.
![]() |
Metro Areeta |