Turismo, Getxo artea eta kultura
Data: 2025/7/15 - 2025/8/31
Ordutegia: Uztailaren 17tik abuztuaren 31ra arte
Tokia: Punta Begoña
Arte garaikidea ondare-espazio batean
Uda honetan, Getxo izango da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia ikusizko arteen erakusketa ibiltariaren 43. edizioaren funtsezko geralekuetako bat. Erakusketa uztailaren 15ean inauguratuko da eta uztailaren 17tik abuztuaren 31ra bitartean bisitatu ahal izango da espazio bakar batean: Punta Begoña Galerietan, udalerriko ondare historikoa berreskuratzeko eta balioztatzeko martxan dagoen proiektuan.
Erakusketak aurtengo deialdian aukeratutako lanak barne hartuko ditu, Bizkaiko arte garaikidearen panoramari begirada anitza eta gaurkotua eskainiz. Ezinbesteko hitzordua arte bisualetan adierazpide berriak markatzen ari diren artista gazteen lana gertutik ezagutzeko.
Bisitak egiteko ordutegiak
Bisita gidatuak aurretiaz izena emanda
Azteazkenean, uztailaren 17an, doako bi bisita gidatu egingo dira, erakusketaren edukia hobeto ezagutu ahal izateko. Arte Ederretako Fakultateko irakasle batek gidatuko ditu eta ordutegi hauetan eskainiko dira bisitak:
Parte hartu ahal izateko, aurretiaz eman behar da izena.
Arakatu gure Agenda eta aurkitu gustu guztietarako proposamenak: antzerkia, kontzertuak, tailerrak, familia-ikuskizunak eta askoz gehiago. Hilero eguneratzen dugu programazioa, zure inguruan gertatzen den onena gal ez dezazun.
Bizkaia bisitatuko duzu data horietan eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura bakarrik. Kultura eta atsedenaldia uztartzeko leku ezin hobea, euskal kostara sarbide zuzena duena, xarma bereziz betetako hondartzak eta itsas haizea bidailagun bezala.
![]() |
Metro Algorta |