Prebentzio-kanpainak, Erakusketak eta Azokak, Gazteak, Nagusiak, Emakumeak
Data: 2025/4/30 - 2025/5/25
Ordutegia: apirilak 30 - maiatzak 25
Tokia: GURARI ETXEA
Emakumeen Etxeak, Gurarik, "¿Consumimos violencia?" erakusketa hartuko du, Setem GKEaren eskutik eta Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.
Erakusketa apirilaren 30etik maiatzaren 25era arte egongo da ikusgai. Gaur egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta hainbat arlotako indarkeria matxisten (etxeko produktuak, estetika, elikadura, hiri mugikortasuna, aisialdia...) artean dauden erlazioak aztertu dituen ikerketatik lortutako emaitzetan oinarritzen da.
Erakusketa interaktiboa da eta modu autonomoan bisitatu ahal izango da etxearen irekiera-ordutegian, Gurarik hartzen duen bitartean.