Prebentzio-kanpainak, Hitzaldiak eta Solasaldiak, Immigrazioa, Emakumeak
Data: 2025/3/26 - 2025/3/26
Ordutegia: 18:30
Tokia: GURARI ETXEA
Mahai honetan, elkarrizketa indarkeria matxistetan oinarrituko da, agenda feministako lehentasunezko gaia baita. Bertan parte hartuko dute Puno eskualdeko (Peru) ordezkaritza publikoko karguak dituzten komunitateetako liderrek, aktibistek eta emakumeek. Manuela Ramos Emakumeen Mugimendua erakunde feministatik indarkeria matxista mota guztiak desagerrarazteko eta salatzeko estrategiak bultzatzeko egiten ari diren lanaren berri emango dute, emakume hautetsien, liderren eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako jazarpena barne. Gainera, Bilgune Feministako emakumeek ere parte hartuko dute, eta arlo horretan dituzten esperientziak eta borrokak partekatuko dituzte.