Getxo Beste ekitaldi batzuk, Turismo
Data: 2025/3/4 - 2025/3/23
Ordutegia: Hasiera Ordua
Tokia:
Euskal mendizaletasunaren historia biziak hitzordua du Punta Begoñan
Historiaz betetzen da Punta Begoña. Hori dela eta, aurten, Getxoko Etorkizuna Mendi Taldeak, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko, enklabe honetan programatuko ditu antolatu duen egitarau trinkoko hainbat jarduera ere.
Martxoaren 6tik 23ra, EMMOA Fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) prestatutako “Mendian Gora” erakusketa egingo da. Erakusketak "euskal mendizaletasunaren historiako gertaera garrantzitsuenak biltzen ditu, sorreratik gaur arte".
Erakusketaren inaugurazioa Antxon Iturriza idazleak eta EMMOAko idazkariak egingo du, martxoaren 6an, 18:00etan, eta zabalik egongo da ostegunetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
Martxoaren 13an, 19:00etan, "Emakumea eta mendia" mahai-ingurua egingo da eta bertan izango dira: Ohiana Azkorbebeitia korrikalaria, Luisa Alonso Cires Pyrenaica aldizkariko lehen emakume zuzendaria, Sonia Casas goi-mendiko lehen emakume gidaria eta Isabel Garcia alpinista (zortzimilakoak igo dituena). Emakume horien lehia-, prestakuntza- eta dibulgazio-ibilbideak eztabaida aberatsa aurreikusten du, EMMOAren erakusketaren barruan kokatua.
Eta, maiatzean, hilaren 22tik 25era, Santiago Yánizen “Foto y Montaña” erakusketa izango da, paisaia-argazkigintzaren arloko egilerik ezagunenetakoa; izan ere, National Geographic-en argitalpenak ditu eta “Parajes inolvidables, excursiones de foto” bere liburua Espainiako paisaiari buruzko 10 argazki-libururik onenen zerrendan agertzen da (fotografodigital.com).
Etorkizuna Mendi Taldeak programatutako jarduerek Punta Begoñaren programazioa aberasten dute, eta zaharberritze-prozesuan zehar haren dimentsio sozialean laguntzen dute. Ricardo Bastida arkitekto handiak Getxoko monumentu esanguratsu hau diseinatu zuen, Horacio Echevarrietaren enkarguz, “enklabe ezin pribilegiatuagoaren barruan kontenplaziorako espazioa sortzeko” (José Ramón Foraster, arkitektoa). “Galeriek eskaintzen dituzten badiako eta itsasoko enkoadraketa bikain horiek” gune paregabea bihurtzen dute Punta Begoña erakusketarako, gozamenerako eta kulturarako