Data: 2025/2/16 - 2025/2/16
Ordutegia: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara
Tokia: Ingurumen Aretoa
- 6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera honetan gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasiko dugu.
- Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatu bat egingo da ezkutatutako aztarnak aurkitzeko, eta ondoren, Ingurumen Aretoko hezitzailearen laguntzaz aztarna baten moldea egingo da buztinarekin.
- Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira.
- Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara.
- Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.