Data: 2025/2/9 - 2025/2/9
Ordutegia: 10:15, 11:15 eta 12:15
Tokia: Ingurumen Aretoa
- 8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da.
- Parte-hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri deszifratu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat autoktono batekin nahastu du.
- Jarduera honen bidez, espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arazoak ezagutaraziko dira, baita gure inguruko espezie batzuk ere.
- Ohiko Escape Room-etan ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik.
- Beraz, parte-hartzaileak Ingurumen Aretoko hainbat espaziotatik mugitu beharko dira 4 espezie exotiko inbaditzaileren izenak aurkitu arte.
- Horrela, Arkaitz biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahalko da . Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue?
- Hiru txanda egingo dira: 10:15, 11:15 eta 12:15.
- Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.