Ekonomia Sustapena
Data: 2024/12/12 - 2024/12/12
Ordutegia: 09:00
Tokia: Olatua (Getxo)
Datorren abenduaren 11n eta 12an, BiscayTIKen eta Olatuan (gurutzaontzien terminalean), hurrenez hurren, SAIL INN PROren V. edizioa egingo da. Nautikaren sektoreko berrikuntzaren enpresak eta protagonistak biltzen dituen topaketa da. Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute topaketa.
Aurkezpenak eta mahai-inguruak nazioarteko eta estatuko profesional eta aditu nagusiekin, ezagutza partekatzeko eta negozio-eredu berriak esploratzeko itsas sektoreko ikuspegi berritzaile baten bidez. Helburua da negozio-aukera berriak sortu eta zabaltzea eta sektorearen etorkizuneko gakoak eztabaidatzea.
Sarrerak www.sailinnpro.com webgunearen bidez eros daitezke dagoeneko, eta bertan dago ekitaldiaren programazio eta informazio guztia.