Ekonomia Sustapena
Data: 2024/11/8 - 2024/11/8
Ordutegia: 10:00
Tokia: BiscayTIK
Bilbao Serieslandek eta EIKEN-Basque Audiovisual and Digital Content klusterrak, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko Arloaren laguntzarekin, Basquegunaren beste edizio bat antolatu dute; azaroaren 8an, ostirala, izango da, eta erdigunean jarriko dira ikus-entzunezkoen sektorearen etorkizuneko asmoak, arreta berezia emanaz sormenerako teknologia eta tresna berriei. Ekitaldia 10:00etan egingo da, Biscaytiken (Getxo).
Sektore horretako hainbat herrialdetako adituek beren ezagutzak partekatuko dituzte eta aztertuko dituzte nazioarteko merkatuan euskal enpresen edukien kalitatea eta lehiakortasuna hobetu ditzaketen berrikuntza teknologikoak.
Informazio gehiago eta izen-emateak