Musika, Dantza
Data: 2024/11/9 - 2024/11/9
Ordutegia: 19:30
Tokia: Andrés Isasi entzunaretoan (Areeta)
Itsasoa laino dago, Soinuak Haizean taldearen ikuskizun berriak sehaska kanta tradizionaletik hartzen du izena. Lanbroak itsasoaren gainean duen iragarpenaz mintzo da, eta hari lotuta bizi diren herritarrentzat zituen ondorioez. Antzezpenak gure portuetako emakumeen istorioak dakarzkigu, emakume langileak eta amak, euren familien eta herrien mantenua izanik, ezbeharren eta bakardadearen aurrean amore eman ez zutenak.
Arte eszeniko desberdinak uztartzen dituen ikuskizun berritzailea da: dantza tradizionala eta garaikidea, soka laukoterako zuzeneko musika, antzerkia, eta XX. mendearen hasierako portuetako bizitza erakusten duten bideoak, zenbait artxibotatik berreskuratuta.
Itsasoa laino dago Tarantela dantza konpainia eta Oreka Quartet soka laukotearen arteko lana da. Koreografia eta testuak Ines Arestik sortu ditu. Musika, berriz, euskal autore ospetsuen lanak eta gure folklorean oinarritutako konposizio berriak konbinatzen ditu.
Sarrera 5€
Saltokiak: