Data: 2024/11/13 - 2024/11/13
Ordutegia: 09:30-14:30
Tokia: Getxo Itsas Hub
3. saioa – Ibilbide-orri zirkularraren definizioa.
Azaroaren 13an. 14.30-16:30
Helburua izango da ekonomia zirkularreko ibilbide-orria zehaztea, autodiagnostiko batetik abiatuta enpresak dauzkan beharrizan zehatzetara egokitutakoa. Hauexek dira helburu espezifikoak:
- Enpresei analisi kritikoa egiteko tresnak eskaintzea, araudiari, lehiakortasunari eta bezeroen eskariei dagokienez haien egoera zehazte aldera.
- Proiektuen plangintzan gidatzea eta haien ingurumen-hobekuntza kontrolatzea.
- Enpresaren egoerarekin edo proiektuekin bat etorri daitezkeen laguntzen programak identifikatzea, zehazki Eusko Jaurlaritza-EkoGarapenak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ETEei eskainitako laguntzen eta dirulaguntzen programak (esaterako, Trantsizio Digital eta Berdea programa).
Bloketan banatuko da saioa, honako galdera hauei erantzuteko:
- Zeintzuk dira nire erakundearen indarguneak, ingurumenaren ikuspegitik?
- Zer egin dezaket ingurumen-inpaktua murrizteko?
- Nondik hasi naiteke?
- Nola gauzatu dezaket?