Ekonomia Sustapena
Data: 2024/9/13 - 2024/9/13
Ordutegia: 13:00-15:00
Tokia: Getxo Sormen Hub
Getxo Sormen Hub-ek, Algortan (Getxo) kokatutako sormen- eta kultura-sektoreko ekintzailetza-zentroak, beste Getxo Sormen Talks bat hartuko du irailaren 13an.
Getxo Sormen Talks-ak hitzaldi inspiratzaileak dira, eta kultura- eta sormen-industrien sektorean erreferenteak diren eta beren ikaskuntza eta esperientziak partekatu nahi dituzten pertsonek emango dituzte. Hitzaldiaren ostean, gune informalago bat egongo da, sektoreko profesionalak elkar daitezen.
Oraingoan, Carla Peirano izango dugu, Libertad Avenue (hiriko txirrindularientzako oinetako jasangarriak) negozioaren fundatzailea eta zuzendari sortzailea.