Data: 2024/6/8 - 2024/6/8
Ordutegia: Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara
Tokia: Ingurumen Aretoa
- Herrian Aste Berdea ospatzen dela aprobetxatuz, tailer hau antolatu da. Bertan, parte hartzen duten familiek bi pisuko baratze bertikal bat egin ahal izango dute, tetrabrik motako ontziak berrerabiliz. Espezie aromatikoak apaindu eta landatu ahal izango dituzte, hala nola perrexila.
- 6 urtetik gorakoentzat.
- Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.