Data: 2024/4/4 - 2024/4/4
Ordutegia: 10:30, 10:45, 11:00, 11:15, 11:30, 11:45, 12:00, 12:15, 12:30, 12:45, 13:00, 13:15, 13:30
Tokia: Ingurumen Aretoa
- Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea?
- Horrela bada, hau da zure jarduera!
- Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin.
- Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta jarduera egunean emango dizkizugun materialekin herbario sinple bat egiten hastea da.
- Parte hartzen duten eta euren herbarioaren emaitzaren argazkiak gurekin partekatzen dituzten pertsona guztien artean, sei hilean behin Euskal Herriko landareen gida bat zozketatuko dugu.
- Jarduera autogidatu berri hau publiko guztiarentzat da (10 urtetik aurrera), eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.