Data: 2023/6/11 - 2023/6/11
Ordutegia:
Tokia:
TXIKIFEST: EKAINAREN 11KO EGITARAUA
Getxoko kaleko arteen haurren eta familien jaialdia
2023ko Parte-hartze izaerako aurrekontuak ekimenetik sortutako proiektu kulturala
EGITARAUA DESKARGA EZAZU
EKAINAK 11 Igandea |
Lekua |
Ordutegia |
Ikuskizuna |
Diziplina |
Adina |
San Nikolas plaza |
10:45-12:00-13:15
|
Gymkhana "Botas"
|
Familia Gymkhana |
Adin guztiak |
San Nikolas plaza |
11:30
|
Garbi Jai (Eidabe)
|
Antzerkia |
Adin guztiak |
San Nikolas plazatik Algortako Geltokia Plazara |
12:30
|
Buruhandi eta Erraldoiak (Agurra)
|
Kalejira |
Adin guztiak |
Algortako Geltokia plaza |
13:30
|
Lilura Abesbatza
|
Kontzertua |
Adin guztiak |
Biotz Alai plaza |
17:00-19:00
|
0-3 urteko Ludoteka
|
Jolasgunea |
0-3 urte |
Biotz Alai plaza |
17:00-18:00
|
Ipuin Lapurra (Toni La Sal)
|
Ipuinkontalaria |
4-12 urte |
San Nikolas plaza |
17:00-18:00 |
Gorpuz Adierazpen tailerra (Organik) |
Tailerra |
8-12 urte |
Algortako Geltokia plaza |
19:00
|
Menina (7Burbujas)
|
Antzerkia |
Adin guztiak |
San Nikolas plaza |
20:00
|
Mute (Oran Bi)
|
Zirkua |
Adin guztiak |
- GYMKHANA "BOTAS" (Utopian)
10:45-12:00-13:15 h. | Doakoa | San Nikolas plaza
Doako aurretiko izen-ematea eskatzen duen ekintza: "EN BUSCA DEL BOTAS, FUTBOLISTA DEL ATHLETIC" CIA UTOPIAN en Entradium
Adin guztiak

Familiek Algortako kaleetan zehar bilatu beharko dute Botas, Ramiro Pinilla idazle getxotarraren "Aquella edad inolvidable" eleberriko pertsonaia nagusia. Jardueran parte hartzeko, aldez aurretik doako izen-ematea egin beharko da esteka honetan: "EN BUSCA DEL BOTAS, FUTBOLISTA DEL ATHLETIC" CIA UTOPIAN en Entradium
11:30 h. | Doakoa | San Nikolas plaza
Adin guztiak

Bi garbitzaile, Galtzerditxo eta Kamixeto, plazan agertuko dira haien lanari ekiteko prest: arropa mordoa garbitu behar dute. Poz-pozik daude garbigailu handi bat estreinatuko dutelako eta honek lana erraztuko dielako, baina ezin izan dute garbitzeko daukaten arropa guztia garbigailuraino eraman... Eskerrak publikoak laguntzeko giza kate bat egingo duela! Gero makina martxan jartzeko argibideak aurkitu beharko dituzte eta, hauei jarraiki, garbigailua martxan jarri. Gidaliburuak jolasak edota dantzak proposatuko ditu kapelekin, xaboiekin, eskuoihalekin, alfonbrekin, pintzekin baita galtzerdiekin ere primeran pasatzeko. Hau guztia garbiketa egitea baino dibertigarrioagoa izango da baina... bukatuko al dute noizbait haien egitekoa?
- BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA (Agurra)
12:30 h. | Doakoa | San Nikolas plazatik Algortako Geltokia plazara
Adin guztiak
- LILURA ABESBATZAREN KONTZERTUA
13:30 h. | Doakoa | Algortako Geltokia plaza
Adin guztiak

17:00-19:00 h.| Doakoa | Biotz Alai plaza
Gomendatutako adina: 0-3 urte

- GORPUZ ADIERAZPEN TAILERRA (Organik Dantza)
17:00-18:00 h. | Doakoa | San Nikolas plaza
Gomendatutakoa dina: 8-12 urte

- IPUINKONTALARIA IPUIN LAPURRA (Toni La Sal)
17:00-18:00 h. | Doakoa | Biotz Alai plaza
Adin guztiak

TONI LA SAL izozki-postu gurpildun batekin agertu da. Herriko plaza bilatu du izozkiak saltzeko asmoarekin. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Izozkitegikoaren arropa mozorro bat besterik ez dela esan diote. Eta bere benetako eginkizuna herriko bankua lapurtzea da! TONI LA SAL, nahastuta eta beldurtuta, lapurreta batean sartzen da, baina okertu egiten da eta liburutegiko kutxa gotorra eramaten du. Pinotxo, otsoa, txanogorritxu, hiru txerritxoetan bizkorrena, sorgina, botadun katua eta lanpararen jeinua TONI LA SALekin nahasten dira gaur, txotxongiloen istorio zoro honetan, ezusteko amaiera batekin. Hamelingo txirulariaren sagutxo bihur al daiteke publikoa? Hori guztia eta askoz gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.
19:00 h. | Doakoa | Algortako Geltokia plaza
Adin guztiak

Gorditok opari perfektua aurkitu du Gorditarentzat, eta leku onenaren bila doa hari emateko. Bere baldarkeriak gorabehera, erabakita dauka behingoz Gorditaren maitasuna esnatzea, baina ezin izango du lortu ikusleen laguntzarik gabe. Maskarak, tentetieso akrobatiko erraldoi bat eta ikusle guztien jakin-mina pizten duen ibilgailu bat. Pertsonaia bihurri eta oldartsuak, egunerokotasuna eraldatzen dutenak, eta panpinaren eta bere tentaldiaren dantza ia irreala, erreberentziatik jokora doazen gorabeheretan. Familia osoarentzako poesia.
20:00 h. | Doakoa | San Nikolas plaza
Adin guztiak

"MUTE", MUTAR aditzaren agindupeko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, natura, egoera eta abar aldatzea, eta egun batean iragana gure bizitzetara itzuli zen eta geure sentitzen dugun guztiarekin berriz topo egitea eragin zigun. Berriro ikusi genuen elkar gure antzokian, urteen joan-etorriak salatzen zuen hautsak estalia, eta bizitza berri honetara eraldatutako gure zirku zenbakiak berpizten ari ginela, gu batera aldatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!!!! Mutazioa konstante bat da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Alda ditzagun egiturak, eta baita gu ere, pertsonak, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago iristeko, gorago iristeko; oraindik zailena!