Erakusketak eta Azokak
Data: 2022/11/7 - 2022/11/29
Ordutegia: 8:00-14:00 (astelehenetik larunbatera)
Tokia: Algortako Azokako erakustokia (Torrene, 4)
Azaroaren 7tik 29ra bitartean, Algortako Azokako erakusketa-guneak Alex Martín Casey bertako artistaren erakusketa bat hartuko du. Oraingo honetan, Caseyk bere pintura-lanaren erakusketa bat hurbilduko dio publikoari, 'Solución Uno' izenburupean.
Proiektu hau jada hautatua izan da Getxoko Kultur Etxetik bultzatutako ikusizko arteen erakusketen bigarren deialdian, gertuko sortzaileen lana indartzeko helburuarekin, beren azken proiektuak ezagutaraziz.
Artistaren sormen prozesuak eta metodologia ezagutu nahi dutenek parte hartu ahal izango dute abenduaren 18an, Getxoarte 2022ren ospakizuna dela eta, Martín Caseyren estudioan egingo den topaketan, 12:30etik 14:00etara.