Data: 2022/10/22 - 2022/10/22
Ordutegia: 18:30
Tokia: Azebarri (Euskal Herria kalea, 14), Algorta
- Dom Campistron
- antolatzailea Egizu (UKITX) www. egizu.eus
- eman izena: www.labur.eus/irakurzaleak 619935541 egizugetxo@gmail.com
- Dom Campistron, album ilustratu honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea). 2019an Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa (bekatari), lesbiana, queer, gay. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun-istorioak, elkartasuna eta itxaropenak ere.
- "Bakatorosa naiz. Hala sortu nintzen", dio liburuaren aurkezpen-orrian. Hitzez nahiz marrazkiz osatua, artistaren berezko hizkuntza grafikoak ematen dio liburuari arintasuna, erakargarritasuna eta gaztetasuna.
- Solasaldiaren ostean mokaua eta zozketa izango dugu: DOMen ilustrazio bat eta hurrengo UKITX topaketaren liburua (Beatriz Fernándezen "Hizkuntza gogoan").
- DOMen ilustrazioak: bideoa