Turismo, Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldi batzuk
Data: 2024/10/1 - 2024/10/31
Ordutegia: Egitaraua koltsultatu
Tokia: Algorta, Las Arenas, Romo, Andra Mari
Ondarea, sarri herrien identitatearen ikurtzat jotzen bada ere, hura moldatu duten kanpoko eraginen adierazgarria ere bada. Izan ere, lurralde barruko eta kanpoko pertsona eta ideien hartueman etengabearen emaitza da ondare ukigarria nahiz ukiezina. Eta hartu-eman horrek kultur aniztasuna aberasten du eta gure istorio partekatuak nahiz geure narratibak ezagutzera ematen ditu.
Ibilbide historikoak, erromatarren galtzadak, erromesbideak eta merkararitza-bideak erakusten dute gizarteak etengabe mugitzen ari direla, eta mugimendu horren lekuko dira. Bide horietatik ondasunak, salgaiak eta pertsonak ibili dira, eta iragate horiek beren isla utzi dute kultur ondarean.
Bizkaian, mendeetan zehar, bide-sare nahaspilatsu eta handia garatu da, eta bide horiek funtsezkoak izan dira Lurraldearen komunikazio eta garapenerako. Bide horiek, herri-bideak, era askotakoak dira, hala nola hirigune eta merkataritza-gune nagusiak lortzen zituzten errege-bideak edo auzolanean egin ziren bidexka komunitarioak. Lurreko bideek eta itsas bideek zeregin erabakigarria izan dute Bizkaiko Historian, eta hainbat portu, esaterako, Bilbokoa, Bermeokoa eta Portugaletekoa ezinbesteko tokiak izan ziren itsas merkataritzarako.
Aurkeztuko dugun programak askotariko proposamenak eskainiko ditu bide historikoetatik eta kultur ibilbideetatik ibiltzeko Lurraldean barrena. Hala, ibilbide, bisitaldi, hitzaldi, tailer eta erakusketen bitartez, berriro interpretatuko da ondarea, ikuspegi orokorrago batetik, hain zuzen, transmititu diren eta Bizkaiko kultura-paisaian islatzen diren ondasunen, salgaien, pertsonen, ideien eta eraginen hartu-emanen ondorio den ikuskeratik.
Bisitaldiak egingo ditugu zubiak, baserriak, garai bateko ospitaleak, ostatuak, dorreak eta portuak ezagutzeko, baina, aldi berean, bide horietatik ibili ziren eta paisaian eta memorian arrastoa utzi zuten pertsonekin loturiko istorioen berri jakingo dugu. Ondare ukigarria eta ukiezina berriro interpretatuko da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan.
Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian
BURDINA ETA HORREK ABRAN IZAN DUEN GARRANTZIA Bisitaldi gidatua itsasontziz Abra-Getxoko Kirol Portuan hasiko da bisitaldia, eta Burdinazko arkitekturaren adierazgarririk onena den Bizkaia Zubirantz abiatuko gara. Zubiaren beraren eta horren eraikuntzaren ezaugarriei buruzko azalpen baten ondoren, Itsasadarraren bokalea (Abra) bisitatuko da, eta burdinak Bizkaiko historian, orografian eta bizimoduetan izan duen garrantzia izango da hizpide. Bisitaldia Abra- Getxoko Kirol Portuan amaituko da, Punta Begoña Galerien aurrean. Topagunea: Abra-Getxoko Kirol Portua Puerto Deportivo El Abra-Getxo Datak eta orduak: Urriaren 2a eta 16a, 12:30ean Antolatzailea: Getxoko Turismo Bulegoa 944 910 800 infoturismo@getxo.eus Oharrak: Gaztelaniaz-kopuru mugatua - ez da irisgarria |
ANTZINAKO ERREGE BIDETIK Bisitaldi gidatua Ba al zenekien Antonio Basagoiti bitarteko izan zela Herri Lan Ministerioan Portu Zaharra eta Ereaga hondatza desagerraraziko zituen Bizkaiko herri-lanen proiektu bat geldiarazteko? Ibilbide gidatu horren eskutik, Getxoko oinezkoentzako hiri-espazio ederrenetako eta jendetsuenetako bat ezagutuko dugu: Basagoiti etorbidea, antzinako Errege Bidea.
Topagunea: San Inazio elizaren aurrean (Getxoko udaletxearen aurrean) Datak eta orduak: Urriaren 4a eta 11a, 17:30ean Urriaren 19a eta 26a, 11:00etan Antolatzailea: Getxoko Turismo Bulegoa 944 910 800 infoturismo@getxo.eus Oharrak: Gaztelaniaz-kopuru mugatua |
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Metro Algorta Metro Neguri |