Erakusketak eta Azokak
Data: 2022/5/16 - 2022/5/22
Ordutegia: 11:00-13:00 / 17:00-20:00
Tokia: Romo Kultur Etxeko erakustaretoa
Maiatzaren 16tik 22ra bitartean, Getxoko Filatelia Elkartearen urteroko erakusketa izango da Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Erakusketaren 37. edizioak Titanic izango du gai nagusi, trasatlantiko ospetsuaren hondoratzearen 110. urteurrena dela eta. Ohi bezala, erakusketak beste gai eta herrialde batzuetako serieak ere hartuko ditu.
Gainera, hilaren 17an estanpatu bat egingo da elkarteak egindako zigilu-marka batekin, 17:00etatik 20:00etara. Oraingo honetan, Cecilio Cagigal González elkarteko kide fundatzaile eta lehen lehendakariaren oroimenez antolatu da erakusketa.