Artea, Erakusketak eta Azokak
Data: 2022/5/3 - 2022/5/25
Ordutegia: Ikusi informazioa
Tokia: Ikusi informazioa
Getxoarte 2022 programaren barruan, uztailaren 15etik 17ra Punta Begoñako Galerietan egingo den erakusketan parte hartzeko artistak hautatzeko deialdia zabaltzen da. Proiektuak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 25ean amaituko da 14:00etan.
GETXOARTE 2022 ibilbide profesionalari hasiera ematen ari zaion artistaren profilera bideratuta dago, ordezkaritza komertzialarekin edo gabe. Administrazio-egoitza Espainiako Estatuan duela egiaztatzen duen 18 urtetik gorako edozein pertsona izan daiteke hautatua. Deialdia banaka edo taldean jaso ahal izango da. Deialdia hau sortzaile garaikideei zuzenduta dago bereziki, haien prestakuntza eta pedagogiak edozein direla ere.
GETXOARTE 2022k Punta Begoñako Galerien instalazioen barruko espazio bat emango dio parte-hartzaile bakoitzari, bere proposamena erakusteko, argiztapena, instalazio elektrikoa eta seinaleztapena barne. Lanak antolatzaileek ezarritako egunetan garraiatu, instalatu eta kendu beharko dituzte egileek. Horretarako, hautatutako proposamen bakoitzak bostehun (500,00 €) euro izango ditu obraren ekoizpen- eta garraio-gastuetarako.