Getxo antzerkia eta dantza, Turismo
Data: 2022/5/21 - 2022/5/21
Ordutegia: Maiatzaren 21ean 19:30
Tokia: Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Greziar mitoen ezaugarri nagusia da Mediterraneoko kulturak jainkoak gizakien irudi eta antzera egin zituela, beste kultura batzuetan ez bezala.
Greziarrak errealistagoak ziren eta, haien ustez, nolabaiteko harremana zegoen gizakien eta izaki jainkotiarren artean. Greziarrek aspaldiko garai batera eramango gaituzte, non gizakiek Ama Lurrarekin zeukaten harremana nabarmena, irekia eta aurrekaririk gabekoa baitzen.
Mitologiaren bitartez, hobeto preziatzen dugu greziarren magia eta desberdin ikusten duten munduaren distira, biziagoa eta alaiagoa dena. Funtsezkoaren bilaketa bakarra egiten duen mundua.
Bilaketa guztiak, bilaketa bakarra. Jainko guztiak, Jainkoa. Azken finean, guk, gizakiok, gauza bakarra jakin eta aztertu nahi izan dugu betidanik: gure existentziaren zentzua eta "zer dago gero?" galderaren erantzuna.
Ezin dezakegu esan konponbidea emango dugunik, baina bilaketa horretaz gozatzea ziurtatzen dugu. Luxuzko lan honek maitasuna, umorea eta esentzia bilduko ditu: antzerkia bizitza da eta, gainera, dibertigarria da.
Jainkoak eta izaki jainkotiarrak hizpide dituen jolas honetan Rafael Álvarez «El brujo» maisuaren dotoreziaz eta taulen gainean duen nagusitasunaz gozatuko dugu, bai eta alaia eta sutsua den mundu gisa aurkeztu digun mitologiaz ere. Hala izan dadila.
Muxikebarriko Informazio-bulegoa : 8:30-14:30, astelehenetik ostiralera
Muxikebarriko txarteldegia: Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago.
Romo Kultur Etxea :94 466 00 22
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Algorta |