Umeentzat
Data: 2026/4/7 - 2026/4/10
Ordutegia:
Tokia: Romo Kultur Etxea
Apirilaren 7tik 10era bitartean, zazpigarren arteari buruzko egitarau zabala izango da Romo Kultur Etxean. Horrela, Getxo Kulturak adin txikikoak zinemaren eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu Pazkoa Asteko eskola-oporraldian. Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 7an eta 8an, arratsaldez (17:30). Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 9 eta 10ean izango dira eta bereziki adin goiztiarrerako aukeratutako film laburren programazioaz gozatuko dute, biak 17:30ean. Adin tarte horretako umeek heldu batekin joan beharko dute. Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarriko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean 2,50 €-ko prezioan. TAILERRETAN IZEN-EMATEA*:
* Izen emateko epea martxoaren 31era arte luzatzen dugu. * Eskainitako plazak baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa egingo da martxoaren 26an. Azkenean tailerretan interesik ez bazenu, abisatzea eskertuko genizueke, plaza beste ume bati eskaini ahal izateko. *Tailer bakoitzak 20 plaza izango ditu gehienez eta izen-ematea doakoa izango da. TAILERRETARAKO ESKAERAK NON ENTREGATU: