Antzerkia
Data: 2025/11/23 - 2026/4/19
Ordutegia:
Tokia: Romo Kultur Etxea
‘Emakumeen eszenan’ emakumeen antzerki-zirkuitua hartuko du aurten ere Getxok. Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz. Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Romo Kultur Etxeak sei antzerki talderen muntaiak hartuko ditu. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira sarrera Romo Kultur Etxean zein Muxikebarrin jaso beharreko gonbidapenez izango dela. Azaroko eta abenduko ikuskizunetakoak dagoeneko eskura daude.