Data: 2025/5/10 - 2025/6/1
Ordutegia: 10:00
Tokia: Muxikebarri
Jon Vallejok hamalau urte zituenetik darama dantzan, eta, besteak beste, Carmen Roche (Madril) eta Semperoper Ballet (Dresden) konpanietatik igaro da. 2021ean Benois de la Danse sarietarako izendatuta egon zen.
Datak:
- Klasiko erdi-maila: 10:00 - 11:30
- Klasiko goi-maila: 11:30 - 13:30
- Bakarlarien errepertorioa: 15:00 - 18:45
- Binako pausoa: 19:00 - 21:00
Getxo Kulturak doako bi master class antolatzen ditu Arte Ederra Ballet Gaztea elkartearekin elkarlanean, 8 urtetik gorako dantza ikasleentzat. Saio horietan, datorren abenduan Muxikebarrin egingo den ‘On Kixote’ ikuskizunean parte hartuko duten dantzarien aukeraketa egingo da. Eskola magistralak doakoak izango dira.
Izena emateko, posta elektroniko bat bidali beharko da artederra.ballet@gmail.com helbidera, interesdunaren izen-abizenak, jaioteguna eta prestakuntza adieraziz "Eskaera orria" dokumentuaren bidez.