Agenda
Agenda
Xehetasuna
Ekitaldien Agenda
Getxo Jazz 2026
Data:2026/7/1 - 2026/7/5
Ordutegia:Uztailaren 1etik 5era
Tokia:Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa Basagoiti etorbidea, 77
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak hasiera emango dio Euskadiko jazzaren denboraldiari
Getxon, uztaila jazzaren hilabetea da. 2026ko uztailaren 1etik 5era izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Beste urte batez, Euskadiko Jazzaren denboraldi entzutetsuari hasiera emango dio, generoaren ezinbesteko hitzordu gisa finkatuz.
Urte bat besterik ez zaio falta Getxo Jazz jaialdiari mende erdiko historia egiteko, eta aurtengo programazioan izango ditu nazioarteko figura handiak, artista ospetsuak, jazz garaikidearen begirada berriak eta Europako talentu gazteak, Talde Lehiaketa tradizionalaren bidez.
Bost egunez, Getxoko kaleak musikaz josita egongo dira: kontzertuak Muxikebarrin, doako proposamenak kalean, familiei zuzendutako emanaldiak eta jazza pertsona guztiei gerturatuko dien proiektuak.
Nazioarteko jazz musikari bikainak
2026ko programazioak nazioarteko jazz musikari bikainak ekarriko dizkigu: Charles Lloyd eta beste hainbat artista ospetsu izango dira gurean, baita egungo eszenako artista nabarmenak ere, Camille Thurman besteak beste. Proposamen ugari izango ditugu, hala nola Sketches of Latín Miles, Miles Davisen lanaren latin jazz estiloko berrinterpretazioa. Bertan izango da Immanuel Wilkins, jazz estatubatuarraren belaunaldi berriko erreferentea.
Ordainpeko kontzertuez gain, Getxo Jazzek musika herritarrei gerturatzeko apustuari eutsi dio “Hirugarren milurtekoa” atalarekin, kaleetan garatuko den doako programazioa hain zuzen. Urtero bezala, jaialdiak haurrentzako eta familientzako proposamenak eskainiko ditu doan, musikaz familia osoarekin gozatzeko.
Getxo Jazz 2026 egitaraua
Kontzertu nagusiak 21:00etan izango dira eta nazioarteko jazz eszenako izen handiak bilduko ditu: erreferente historikoak zein generoa birdefinitzen ari diren belaunaldi berriak. 80 euroko abonua eskuragarri egongo da ordainpeko ekitaldi guztietara joan ahal izateko.
|
Data |
Hasteko ordua |
Egitaraua |
Prezioa |
Lekua |
|
Uztailak 1 |
21:00 |
FRAME + Moisés P. Sánchez |
Muxikebarri |
|
|
Uztailak 2 |
21:00 |
Lurium + Camille Thurman & The Darrell Green Quartet |
Muxikebarri |
|
|
Uztailak 3 |
21:00 |
Cristopher Pérez Quartet + Charles Lloyd Trio |
Muxikebarri |
|
|
Uztailak 4 |
21:00 |
Saúl Andreu Quartet + Sketches of Latin Miles |
Muxikebarri |
|
|
Uztailak 5 |
21:00 |
Talde irabazlea + Immanuel Wilkins Quartet |
22 € |
Muxikebarri |
Hirugarren Milurtekoa atala: doako jazza kaleetan
Ordainpeko kontzertuez gain, Getxo Jazzek musika herritarrei gerturatzeko apustuari eutsi dio “Hirugarren milurtekoa” atalarekin, Algortako Geltokiko plazan egingo den doako programazioa.
|
Data |
Hasteko ordua |
Egitaraua |
Prezioa |
Lekua |
|
Uztailak 1 |
19:00 |
Daniel García, Wonderland |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 2 |
19:00 |
Scanapiecco-Geremia Quintet |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 3 |
19:00 |
Idle Moments |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 4 |
19:00 |
Iosu Izagirre Sextet |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 5 |
19:00 |
Borja Barrueta, Lambertiana |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
Familia osoarentzako kontzertuak
Urtero bezala, jaialdiak haurrentzako eta familientzako proposamenak eskainiko ditu doan, musikaz familia osoarekin gozatzeko.
|
Data |
Hasteko ordua |
Egitaraua |
Prezioa |
Lekua |
|
Uztailak 4 |
13:00 |
Jazz for Children |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 4 |
18:30 |
Mimos Dixie Band |
Doan |
Bizkaia Zubia Bizkaia |
|
Uztailak 4 |
20:00 |
Mimos Dixie Band |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
|
Uztailak 5 |
13:00 |
Thalatha (Musikene) |
Doan |
Algortako Geltokiko plaza |
Jende guztiarentzako jazz
Ia mende erdiko historiarekin, Getxo Jazz erreferentziazko jaialdi bihurtu da Estatuko panoraman. Kontzertu handiak, talentu gazteak, kaleko musika eta familientzako jarduerak konbinatzen ditu, eta horregatik, urtero, jaialdi soila baino, jazza bere forma guztietan ospatzeko aukera izaten da.
Getxo Jazzek kontzertu handiak zein proposamen irisgarriak eta gertukoak biltzen ditu, musika entzunaretoetara, plazetara eta kaleetara eramanez. Muxikebarriko ordainpeko kontzertuetatik, aire zabaleko eta familientzako doako programaziora, jaialdiak esperientzia ezberdin eta irekiak eskaintzen ditu, jazza bere osotasunean gozatzeko.
Sarrerak eta abonuak salgai hemen.

Horrelako plan gehiago ezagutu nahi?
Begiratu gure agenda eta ezagutu gure programazio zabala: antzerkia, musika zuzenean, familian gozatzeko jarduerak, tailerrak eta beste esperientzia kultural batzuk. Eskaintza aldian-aldian eguneratzen dugu jende guztiarentzako jarduera berriekin.
Informazio gehiago
Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.
Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.
Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa
![]() |
Metro Algorta |


