Hasiera  Agenda  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

URI CAINE TRIO
Musika, Getxo artea eta kultura, Getxo musika, Turismo

URI CAINE TRIO

Data:2026/4/26 - 2026/4/26

Ordutegia: 19:30 – Apirilaren 26a

Tokia:Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa Basagoiti etorbidea, 77

Jazza mugarik gabe, memoria ospatzeko

Uri Caine belaunaldiko musikaririk egonezin eta moldakorrenetarikotzat hartzen dute. Jazzaren eta musika klasikoaren artean trebatu zen eta, bere ibilbidean zehar, gaztea zenetik musikari historikoekin lankidetzan aritu da, hala nola Philly Joe Jones, Joe Henderson eta Don Byronekin. Horri esker, etiketei aurre egiten dien hizkuntza propioa eratu du.

Kontzertuak Pio Lindegaard-i omenaldia egiten dio, kultura eta musikaren sustapenarekin lotutako musikari giltzarriari, alegia. Proposamenak partekatutako memoria, sormena eta askatasuna ospatzen ditu.

SARRERAK EROSI

Sarreren prezioa: 12 euro

Hirukote bat, hainbat soinu-unibertso

Uri Caine Trion bizikidetzan daude rhythm and blues, gospel, jazz askeagoa eta musika garaikide ezaguna. Horren ondorioa soinu-nahaste harrigarria da, inprobisazioaren, emozioaren eta arriskuaren etengabeko elkarrizketa uztartzen duena.

Mark Helias-ek (baxua) eta Ben Perowsky-k (bateria) lagunduta, Uri Cainek zuzeneko musika irekia eta bereziki adierazkorra azaltzen du.

Tradizioa, modernitatea eta berrasmatzea

Kontzertuak gonbita egiten digu sortzailearen musika-unibertsoan sartzeko, tradizioaren eta modernitatearen, egituraren eta inprobisazioaren, eta memoriaren eta berrasmatzearen artean eraikitako zubietan, alegia. Aukera paregabea da zuzeneko intentsitatean murgiltzeko eta iraganari begira etorkizunera bidea egiten duen jazzaren aberastasuna ezagutzeko.

Horrelako plan gehiago ezagutu nahi?

Begiratu gure agenda eta ezagutu gure programazio zabala: antzerkia, musika zuzenean, familian gozatzeko jarduerak, tailerrak eta beste esperientzia kultural batzuk. Eskaintza aldian-aldian eguneratzen dugu jende guztiarentzako jarduera berriekin.

Informazio gehiago

Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.

Non jan Getxon

Pintxo tabernak

Planak Getxon

Non lo egin Getxon

Planak

Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa

Logo Metro Bilbao Metro Algorta