Alkatearen agurra

Kaixo,

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, errumanieraz, txineraz edo ingelesez. Gero eta hizkuntza gehiagotan agurtzen dugu elkar Getxon eta honen bidez zurekin ere horrela egin nahi dugu. Gainera, etorri berria bazara, ongi etorria ematen dizugu gure udalerrira.

Udalak kaixo.getxo.eus izeneko baliabideen gida bat egin du. Horren bidez, behar duzun edozein baliabideri buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu. Gida hori tresna bizkorra, erraza eta egokitua da gure udalerria osatzen duten pertsonentzat, gero eta udalerri askotarikoagoa eta anitzagoa baikara.

Gida 7 hizkuntzatan egin da, beharrezkoa den informazioa emateko eta, era berean, zure beharrizan eta itxaropenei egokitutako zerbitzua eman ahal izateko. Tresna erabilgarria izatea eta udalerrian ahalik eta gehien aprobetxatzeko modukoa izatea espero dugu.

Imanol Landa Jauregi

Getxoko Alkatea