Berriak

Azterketa esleitu da

2017/12/05

Getxon hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa esleitu da

Getxoko Udalaren Gobernu Batzordeak 60.000€ baino gehiagotan (%21eko BEZa barne) esleitu du hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa, ebaluazio eta lantze zerbitzua.

Ikerketa  gobernu taldeak (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta EH-Bilduk 2016an sinatu zuten aurrekontu-hitzarmenetik dator; eta hura prestatzeko epea bost hilabetekoa da, kontratua formalizatzen denetik. Gainera, osoko bilkurak, iragan apirilean onetsi zuen 70.000 euroko kreditu gehigarria aipatutako alderdien eta Ciudadanosen aldeko botoekin eta PP eta Guken aurkakoekin, Getxon hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa egite aldera.

Lan horren bitartez, ezagutu nahi da zein den udalerrian hutsik dauden etxebizitzen benetako egoera eta zer ezaugarri dauzkaten, errolda bat sortzeko (zenbakia, kokapena etab. adierazita). Halaber, informazioa egunean mantentzeko parametroak ezarri nahi dira, balizko agertoki eta jarduketa-hipotesiak diseinatzeko. Horretaz gain, azterketak helburu du identifikatzea zein neurri hartu daitezkeen hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko.

Azterketan, besteak beste, etxebizitzen egungo eta benetako egoerari buruzko mapa edo plano bat eta material grafikoa sortuko dira (kokapena adierazita).

Diagnostiko horri esker, hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko politikak eta estrategiak diseinatu ahal izango dira, benetako datuetatik abiatuta eta informazio kualitatibo oso garrantzitsua eskura izanda.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +