Makaletako etorbideko Fadura eta Salsidu arteko zatiaren birmoldaketa proiektuari

Makaletako etorbideko Fadura eta Salsidu arteko zatiaren birmoldaketa proiektuari

Proyecto

Infografiak

- Jendaurreko bi erakusketetan erakutsiko zaie hiritarrei

- Azaroaren 7tik 19ra erakutsiko da proiektua Fadurako Udal Kiroldegian eta Algortako Kultur Etxean (Villamonte).

- Proiektua jendaurrean izan eta horri buruzko iradokizunak jaso eta aztertu eta gero, lizitaziora aterako da ondoren lanak esleitzeko.

- Jarduketa eremua: 22.536 m2

- Lanak egiteko epea: 10 hilabetekoa (Proiektua jendaurrean izan eta horri buruzko iradokizunak jaso eta aztertu eta gero, lizitaziora aterako da ondoren lanak esleitzeko.)

Aurrekontua: 1.900.000€ (horietatik, 1.380.000 Foru Aldundiak jarriko ditu).

- Proiektua: bi biribilgune eraikiko dira, bat Udal Kirol-Hirian sartu eta irteteko (igerilekuetako eraikinera, pilotalekura, tenis eta padel pistetara... sartzeko egungo bidegurutzearen parean), eta bigarrena Las Uves aldean, Mª de Ibarra plazaren parean. 
                * Espaloiak zabaltzea hainbat tokitan (egungo 3.670 m2-tatik 4.687 m2-tara gehitu)
                * Bidegorri luzatzea Ollarretxe kaleraino (537 m2-tatik 2.115 m2-tara pasako da)
                * Makaleta etorbideko 92. zenbakian dagoen autobus-geltokia aldatu irisgarria izan dadin
                * Aparkalekuen kopurua areagotu (57tik 70era)
                * Galtzadaren azalera 3.000 m2 inguruan murriztu (Faduran sartzeko egungo errotondaren eta frontoietako eraikinera sartzeko egingo den berriaren artean errei bikoitza bere horretan utziko da zirkulazioaren bi norazkoetan, eta Salsidurantz errei bakarra, joan-etorrikoa, izango da, biribilguneetako elkargueetan ezik, horietan bi errei izango baitira).
                * V-etan egun lurpean dagoen igarobidea kendu segurtasunarengatik, eta udal zerbitzuek erabiliko dute (azpiegiturak,...).
                * V-etako merkataritza-zonan, fatxada eta galtzadaren artean, espaloiak eta berdeguneak osatzen duten esparrua handitu, kasu batzuetan 10/12 metroraino, eta besteetan 16/17raino. Hiritarrak egoteko gunea eskuratu.
                 * Argiteria publikoa eta eraginkortasun energetikoa hobetu, eta baliabide hidriko naturalak ureztatzeko aprobetxatu.
                 * Makaletako etorbide bertako arbolak landatzeko lanekin jarritu (3.159 m2-etatik 3.556 m2-ra pasatu).

Lagapen hau 1997an foru erakundearekin sinatu zen hitzarmenean zegoela jasota: horren arabera, foru errepideek hiri bide izaera jaso dezaketa, baldin eta beraien trafikoa batez ere barrukoa bada eta Bizkaiko errepide-sarean ordezko bide bat badago (kasu honetan, Uribe Kostako korridorea). Aurreko lagapenei gehitzen zaie: Ollarretxeko Ormaza biribilgunea, Zientoetxe Bentatik Azkorriraino eta Sarrikobaso Bentaraino.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +