Zugatzarteko berrurbanizatze lanak Fase 1

 Zugatzarte Etorbidea berrurbanizatzeko 1. fasea, oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetzeko (2017/09/29)

Areetako Zugatzarte Etorbideko oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetuko dira Udalak pasealeku hori berrurbanizatzeko gauzatuko duen proiektuari esker, Udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta PPk adostutako hitzarmenaren emaitza. Pasealekua, getxotarrek gozatzeko asko erabiltzen dutena, proiektu horren jarduketa nagusia izango da; proiektua gauzatzeko epea bi hilabetekoa izango da eta bere aurrekontua 70.000 eurokoa da. Gaur egun, espedientearen tramiteak egiten ari dira lanak esleitzeko.

Lehenengo fase honetan bi tokitan egingo dira lanak: Club eta Andrés Larrazabal kaleen arteko zatian eta Zugatzarte etorbidearen eta El Pinar kalearen elkargunean. Lehenengoan, espaloia zabaldu eta zolatuko da eta bertan dauden zeharkako maldak erregularizatuko dira. Halaber, zazpi banku berri ipiniko dira, luzera desberdinekoak, diseinu irisgarria izango dutenak eta euskarri hormigoizko bankada bat izango duena.

Bigarrenean, beste bi jarduketa egingo dira: horietako bat, jolaslekuan irisgarritasuna hobetzeko, espaloi aldean (horretarako, egungo sarrera bota eta berri bat egingo da); eta bederatzi banku ipiniko dira, horiek ere irisgarriak. Bigarren jarduketa puntual batek Zugatzarte eta El Pinarren elkarguneko eskumako aldean izango du eragina, espaloiko zoladura zati bat, berdegunean dagoena, desegingo baita, berdegune hori erregularizatuta gera dadin.

Azkenik, bost banku berri kokatuko dira Club eta El Pinar kaleen arteko tartean, orain daudenak kendu ondoren; arestian aipatutakoaren parekoak izango dira.

Proiektu hau, Zugatzarteko pasealekuko beste alderdi batzuetan dagoeneko eginda dauden lanen jarraipena da, hala nola aurtengo apirilean Andrés Larrazabal eta Club kaleen artean dagoen berdegunea zabaltzeko lanak, hain zuzen ere. Horrenbestez, urratsez urrats ari da Udala pasealeku berezi hori itxuraldatzen eta hobetzen, Areeta auzoko bizilagunen zein udalerri osokoen gozamenerako.

Zugatzarte Etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo faseko lanak esleitu dira (2018/01/04)

Gobernu Batzordeak Areetako Zugatzarte Etorbidea berrurbanizatzeko lehenengo faseko lanak esleitu ditu, gune horretako oinezkoen ibilbidearen baldintzak hobetzeko. Lanak laster hasiko dira, proiektua gauzatzeko epea bi hilabetekoa izango da eta bere aurrekontua 70.000 euro ingurukoa da. Jarduketa horren arabera, batez ere, zolatutako guneak lehengoratu eta zabalduko dira, berdeguneak birgaituko dira eta hiri-altzariak berrituko dira. Lan-eremuaren azalera, guztira, 1.500m2koa da. Etorbideko oinezkoen ibilbidea, hartara, hobetu egingo da udalak egingo duen proiektu horri esker. Egitasmoa, gogoratuko denez, udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta PPk adostutako hitzarmenaren emaitza da.

Lehenengo fase honetako lanak bi tokitan egingo dira: Club eta Andrés Larrazabal kaleen arteko zatian eta Zugatzarte etorbidearen eta El Pinar kalearen elkargunean. Lehenengoan, espaloia zabaldu eta zolatuko da eta bertan dauden zeharkako maldak erregularizatuko dira. Halaber, zazpi banku berri ipiniko dira, luzera desberdinekoak, diseinu irisgarria izango dutenak eta euskarri hormigoizko bankada bat izango duena.

Bigarrenean, beste bi jarduketa egingo dira: horietako bat, jolaslekuan irisgarritasuna hobetzeko, espaloi aldean (horretarako, egungo sarrera bota eta berri bat egingo da); eta bederatzi banku ipiniko dira, horiek ere irisgarriak. Bigarren jarduketa puntual batek Zugatzarte eta El Pinarren elkarguneko eskumako aldean izango du eragina, espaloiko zoladura zati bat, berdegunean dagoena, desegingo baita, berdegune hori erregularizatuta gera dadin.

Azkenik, bost banku berri kokatuko dira Club eta El Pinar kaleen arteko tartean, orain daudenak kendu ondoren; arestian aipatutakoaren parekoak izango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +