Berriak

Hasiko dira Ollarretxe kalea

2014/12/03

Ollarretxe kalea eremu integratuago eta irisgarriago bezala egokitzeko lanak hasi dira, lorategi-gunea eta 1.100m2-ko oinezkoen esparrua izango duena

  • 5 hilabeteko epea eta 1,1 milioi euroko inbertsioa izango dute lanek

 Ollarretxe

Aste honetan bertan hasi dira Ollarretxe kalea egokitzeko lanak, Erredentorearen eta Salsidu etorbidearen artean. Proiektu hau eginez, 400 metroko luzera duen eremua hobeto banatu nahi da, bere kalitatea eta baldintza urbanistikoak hobetuz.. Hau da, “esparru hori hiri-ingurunean integratuago egongo da eta irisgarriagoa izango da, hesi arkitektonikoak kenduta. Errepide bat dena kale bihurtuko da. Horrez gainera, inguruko zirkulazioa ere lasaitu egingo da, pertsonei segurtasun handiagoa emango baitie, ibilgailuen zirkulaziotik babestuta. 1.000 m2-ko gune zabal berria edukiko du, lorategi-zona, oinezkoen alderdia, hiritarren probetxurako”, Imanol Landa Getxoko alkateak gaur eskainitako prentsaurrekoan gogoratu duenez. Halaber, auzoan dauden sareak (saneamendua, ura eta argiteria, ....) zaharberrituko dira eta arbola gehiago landatuko dira. Lanetan 1,5 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da eta obra amaitzeko epea 5 hilabetekoa izango da.

 

Lanak, kalea egokitzeko proiektuaren barruan daude, Udalak berrikusi eta moldatutako proiektua, auzokoen eta auzoko jabeen erkidegoetako ordezkari guztiekin iaz gauzatutako partaidetza prozesuan haien ekarpenak jaso ondoren. Partaidetza prozesuaren harira proiektuaren hasierako proposamenari buruzko jendaurreko erakusketa egin zen, 300dik gora lagunek bisitatu zutena. Erakusketan proiektua hobetzeko ehuneko erdi bat iradokizun jaso ziren.

Imanol Landa alkateak esan zuenez, Ollarretxeko proiektua gauzatuz “hiri atseginago eta irisgarriago bat sortzen jarraitu nahi da, bi alderdi horiek bizi-kalitatea hobetzen dutelako, batez ere toki horretako auzotarrena”.

Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, jarduketa-eremuak 16.240 metrokoadroko hedadura dauka. 43 aparkaleku-plaza berri ipiniko dila. Horrela, egokitutako kale tartean 88 aparkaleku-plaza geratuko dira guztira erabiltzeko, horietako bi elbarrituentzat. Halaber,  bidegorri tarteak lotuko dira. Irisgarritasuna hobetuko da oro har, oinezkoen zebrabide garaiak ipiniz Bidebarri eta Elorri kaleen elkarguneetan eta kale tarte osoa asfaltatuko da. Arregik aipatu duenez, “antolaketa berri honek Ollarretxetik Erredentore kalera zuzenean sartzea ahalbidetuko die ibilgailuei. Eta jarduketa horrek jarraipena izan beharko du datozen urteetan Salsiduko errotondatik Fadurakora arteko zatian, gaur egun Foru Aldundiaren bidea den horren ematea gauzatzen denean”.

Hiri basoa

Hirigintza zinegotziaren esanetan, “berdeguneak berriro diseinatuko dira 1.670 m2-ko eremua okupatuz, guztira. Zuhaiztiei dagokienez, tamaina handiko 7 bere horretan utziko dira, egoera onean daudelako, eta beste 29 ale berri landatuko dituzte,  Eta Erredentore aldean plazatxo berria egingo da, 1.710 m2-koa, horietatik 570 berdegune izango direla” . Oinezkoen gune berri horretan 7 banku eta lau aulki ipiniko dira, eta jarduketa-eremu guztian paperontziak.

Oinezkoen gune osoa eta plazatxo berria 4 metroko altuera izango dute 22 zutabe berrik argiztatuko dituzte, energia eraginkortasun handiko argiekin. Baldosa ekologikoa deritzona ere erabiliko da.

Azkenik, euri- eta saneamendu-sareak bereiziko dituzte, inguruko baldintzak ere hobetuz.

Obren egikaritzak ibilgailu-zirkulazioko eta oinezkoentzako ibilbideetan aldaketak eragingo ditu. Halere, aldaketa horiek behar den moduan seinaleztatuko dira.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +