Berriak

Algortako Musika Eskolako guneak

2014/11/26

2015eko hasieran abiatuko dituzte Algortako Musika Eskolako guneak egokitzeko lanak

Algortako Musika Eskola

Tokiko Gobernu Batzarrak Musika Eskolako akabera-lanak esleitu ditu. Aurreikusita dago lan horiei 2015eko hasieran ekin eta uda aldera amaituko dituztela. Lanen esleipena 1,1 milioi eurogatik egin da, hots, proiektuan jasotako aurrekontua (1,3 milioitik gora) baino %25 gutxiago. Horrek, hasiera batean, 330.000 euroko aurrezpena ekarriko dio udaleko diru-kutxari.

Lanak proiektuaren 4 C1 Fase barrukoak dira. Fase horretan zehar Musika Eskolako guneak egokituko dira. Eraikineko beheko solairuan hall bat egokituko da, hortik goiko bi solairuetara eta sotoko bi mailatara sartzeko. Gune horietan atonduko dira hamahiru instrumentu-gela, hiru talde-gela, entsegu-gela bat, lau estudio-kabina, irakasle-gela bat, administrazio-arlo bat bi bulegorekin eta batzar-areto bat.

500 ikasle inguruk ikasiko dute Algortako Musika Eskolan, musikaren irakaskuntza musika-interpretazioarekin, antzerkiarekin, dantzarekin... batuko den esparrua izango delarik. Horrez gainera, Musika Eskolaren eskaintza indartuko du, elkarteen entseguetarako lokal egokiak edukiko baititu.

Lanen bilakaera

Getxo Antzokiaren eta Musika Eskolaren ekipamendua eraikitzeko lanak aurrera doaz, aurreikusi bezala. Orain eraikineko inguratzailea osatzeko lanak egiten ari dira. Fatxadak dagoeneko nobleak diren materialez daude estalita, zura, beira eta harriz.

Halaber, aldi berean ekipamenduaren ingurua urbanizatzeko fasea eta zoladura-lanak egiten ari dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +