Berriak

Getxo Antzokiatik kanpoko aldea

2014/07/16

Getxo Antzokiatik kanpoko aldea urbanizatzen hasi da

infografia

Aste honetan hasi da Getxo Antzokia eta Algortako Musika Eskolako ingurua urbanizatzen. 4.000 metro koadroko azalerako gunea da, hau da, San Nikolas plaza eta Eliza, eta Basagoiti etorbidea, Aretxondoko bidegurutzetik. Aurretik mugatutako zatika eramango dira aurrera lanak. Horrek, ahal den neurrian, lanak eta inguruaren erabilpen desberdinak batera mantendu ahal izatea ahalbidetuko du. “Obra osoan zehar bezala, lanen beharrak eta auzokideen, merkatarien eta ostalarien beharrak bateratzen saiatzen ari gara. Kasu honetan udako denboraldian gaudela eta herriko jaietako egutegiak kontuan hartuta, esfortzu bat egin da inguruko merkatarien eta ostalarien eskariei eta baita auzokideenei ere erantzuna ematen dion planifikazioa zehazteko. Prestatutako programazioak egin beharreko obraren espazioak mugatzen ditu denboran, aipatutako aldean jarduerak mantendu ahal izateko eta baita herritarrentzako bidea San Nikolas Plazara eta Elizara udako hilabeteetan gorde ahal izateko ere”, nabarmendu du Joseba Arregik, Getxoko Udaleko Hirigintzako zinegotziak.

Jarduerak zatika

Lehenengo lanak San Nikolas elizaren inguruan egingo dituzte eta uda pasa arte luzatuko dira. Lanek elizara heldu ahal izatea konponduko dute. Elizara Basagoitiko goiko partetik aterako den arrapalatik heldu ahal izango da eta hortik plataforma berrira igaro ahal izango da. Inguru horretan lan egiten den bitartean, hilabete horietan, elizara sartzeko Andres Cortina kaletik joan beharko da.

Ondoren egingo den hurrengo zatia Basagoiti etorbidea izango da, Aretxondo eta Telefónicaren arteko zatia. Ostean San Nikolas plazaren urbanizazioa helduko da eta hori amaitutakoan, Getxo Antzokia eta Musika Eskola ekipamenduetako inguruena amaituko da.

San Nikolas plaza espazio garbi handi bat bihurtuko da. Plazak lehentasuna emango dio oinezkoari eta betiko izpiritua berreskuratuko du. Ikuskizun mota desberdinetarako eszenatoki bezala erabili ahal izateko beharrezko instalakuntzak edukiko ditu plaza berriak, egitura finko eta iraunkorrak dituen mugarik gabe. Plaza erabiltzean izango den balio-aniztasunak gehitutako balorea emango dio inguruari eta gainera bere berpizte ekonomikoan eta sozialean eragina izango du.

Lan hauei Algortako San Nikolas plazako udal frontoia duela urte bat baino gehiago berriro zabaltzeko burututako urbanizatze partzialari eta Andres Cortina kalea oinezkoentzat bihurtzeari gehitu behar zaizkie. Aipatutako eragin-alde osoa urbanizatu ondoren, ingurua espazio garbi handi bakarra geratuko da, oinezkoentzat eta funtzio askotarako, oztopo arkitektonikorik gabekoa.

Aurrera eraman beharreko lanek zolatzea eta hiri-altzariak jartzea, energi-eraginkortasun handiko LED teknologiako argiztapen publikoa, eta lorezaintza jartzea aurreikusten dute, besteak beste. Urbanizatutako azaleran  eserleku zabalak, bizikletak apartzeko tokiak, paperontziak eta abar jarriko dituzte. Erabiliko diren materialak kalitate, erresistentzia eta noblezia handikoak izango dira. Lurzorua estaltzeko granito-lauza handiak erabiliko dira, gainontzeko altzarien egurrarekin, beirarekin eta altzairu herdoilgaitzarekin batera. Gainera, sei espezieko 54 zuhaitz landatuko dira alde osoan.  Lanen aurrekontua hiru milioi euro ingurukoa izango da.

Kultur ekipamendu berrirako beharrezko instalakuntzak amaitzeko eta estalkia eta fatxadak eraikitzeko lanak egiten diren bitartean eramango da aurrera zehaztutako obra. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +