Berriak

Getxo Antzokiko 5. Fasea

2013/10/11

Getxo Antzokiko 5. Fasea onartu dute San Nikolas plaza eta bere ingurua urbanizatzeko, eremu publiko bakarra, paregabea, egungoa eta erabilgarria bihurtuz

aurkezpena

Gobernu Batzordeak Getxo Antzokiko 5. Faseari dagokion proiektua onartu du aste honetan, azken fasearena, eraikin berriaren alboko kanpoko eremu guztia, eta batez ere, San Nikolas plaza urbanizatzeko lanak egiteko, 4.000 m2-ko oinezkoentzako esparru bakarra osatuz.

Imanol Landa Getxoko Alkateak eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak, proiektuaren 5. fase honen inguruko zehetasunak eskaini dituzte gaur prentsaurrekoan.

Lan horiek jasotzen dute zolatze obra egin eta hiri-altzariak, argiteria publiko eta lorategiak ipintzea, besteak beste, eta Andres Cortina kalean egindakoen jarraipena dira.  Urbanizatuko den eremuak barne hartuko ditu, San Nikolaseko plaza ez ezik, elizako ingurune osoa, Basagoiti etorbidea (Aretxondoko elkargunetik elizaraino) eta Getxo Antzokiko eta Musika Eskolako eraikinek osatzen duten konplexuko sarbide eta atzeko zabalgune berria ere hartuko ditu. Obraren aurrekontua 3 milioi euro ingurukoa da eta lanak egiteko epea, lizitazio aldia amaituta (6 bat hilabete barru) bi fasetan banatuko da, gainezarri daitezkeenak. Lehenengoan, gune irekiko urbanizatze lanak egingo dituzte 42 astetan, eta bigarrenan, egun eraikinak altxatzeko obragatik hesiekin dagoen esparrua, 21 astetan.

Jarduketa  hori proiektuaren 4. Faseko etapa desberdinekin batera egingo da, hots, estalkiak, fatxadak eta instalakuntzak eraikitzeko eta amaierak egiteko lanekin batera.

Imanol Landak adierazi duenez, “proiektuaren azken fase honek, laster, eta eraikin alboko kanpoko eremu guztiaren urbanizatzea amaituta, hiritarrei berriro gune publiko bat eskaini ahal izatea bermatuko digu, gune hori erabili eta goza dezaten. San Nikolas plazakoa, historian zehar oso erakargarria izan den esparrua baita, algortarren balaunaldi asko eta askok elkartu eta aisiarako gune gisa erabili dutena, eta halaxe izaten jarraituko duena obra amaitutakoan”.

 

Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, urbanizatze-jarduketa horri esker, San Nikolas plaza gune handi eta garbia izango da, oinezkoak lehenetsiko ditu,  erabilera askotakoa izango da “eta bere ohiko izaera berreskuratuko du”. Urbanizatzearekin  San Nikolas plazak eta Getxo Antzokikoak bat egingo dute, maila berean izango dira, lehen zeuden hesi arkitektonikoak kenduz. Elizara sartzea ere errazagoa izango da, Basagoitiko goialdean arrapala kokatuko baita, plataforma berrira doana.

Agertoki handia, zuhaitzez betetakoa

San Nikolas plaza agertoki bezala erabiltzeko beharrezko instalazio guztiak izango dira bertan, behar duen tipologiaren arabera eta antolatuko den jardueraren arabera, egitura finko eta iraunkor baten oztoporik gabe. Plaza erabilera askotakoa izatea gainbalioa da.

Horrez gainera, hura erabiltzeko berreskuratuta, auzoko bizi-kalitatea hobetuko eta merkataritza eta ostalaritza suspertuko dira, inolako zalantzarik gabe.

Bertan egingo diren bestelako jarduketei dagokienez, 54 arbola berri landatuko dira, 6 espezie desberdinetakoak, urbanizatutako eremu osoan zehar kokatuko dituzte, aulki zabalak, bizi-aparkalekuak eta paperontziak izango ditu eta argiztapen sisteman Led teknologia aurreratua erabiliko da, energia-eraginkortasun handia lortuz. Urbanizazio osoan erabiliko diren material guztiak kalitate, erresistentzia eta nobletasun handikoak izango dira, esate baterako, egurra, beira eta altzairu herdoilgaitza, behegaineko granitozko lauza handiekin nahasiko direnak. Hala da ze, “gune paregabea, egungoa eta erabilgarria sortuko da”, Arregiren esanetan.

Bestalde, aipatu, komun publikoak zaharberritu direla dagoeneko, irisgarriagoak eta erabilgarriagoak dira, lehenago zeudenak askoz ere hobetuta.

Gogoratzekoa da aurtengo hasieratik plazaren zatirik handiena irekita dagoela, aldi baterako eta behin-behinekoz, jendea ibiltzeko, behin betiko urbanizatze lanak hasi bitartean.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +