Berriak

Erakusketa

2013/05/29

300dik gora lagunek bisitatu dute Ollarretxeko proiektuari buruzko erakusketa

300dik gora lagun izan dira Ollarretxeko proiektuari buruzko jendaurreko erakusketan. Erakusketaren helburua proiektua ezagutzera eman eta herritarren iritzia jasotzea izan da. 42 iradokizun aurkeztu dituzte proiektua hobetzeko, eta udal zerbitzu teknikoek aztertuko dituzte, ahal bada, hari gehitzeko.

Iruzkin eta ekarpenen arabera, erakusketak onarpen oso zabala izan du. Auzotarrek begi onez ikusten dute proiektu berrian sartutako proposamenak. Esate baterako, Erredentoreko Biribilguneko noranzko berria, eliz aurreko lorategi-gunea eta aurreikusitako aparkaleku berriak oso ondo baloratu dituzte.

Halaber, auzoko beste bizilagun batzuk ez dute aparkaleku gehiagorik nahi, espaloiaren eta lorategiaren zati bat kentzea ekarriko duela uste baitute. Beste batzuk, semaforoak ipintzea eskatzen dute.

Ollarretxeko proiektuarekin hiri atseginago eta hiritarrentzako irisgarriago bat sortzen jarraitu nahi da. Diseinu berriarekin inguruko bizilagunen bizi kalitatea hobetu nahi da, eremu berria, 400 bat metro luzerakoa, atseginagoa, hirigunean integratuagoa eta, hesi arkitektonikoak kenduta, irisgarriagoa izango baita. Aurkeztutako iradokizunak aztertu eta gero, behin betiko proiektua prestatuko da, ondoren lizitazioa egiteko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +