Berriak

Getxo Antzokia

2013/02/27

Getxo Antzokia

Getxo Antzokiaren 4B fasea onartuta

Tokiko Gobernu Batzarrak Getxo Antzokiaren 4B faseari dagokin proiektua onartu berri du bere azken bileran. Horrek eraikineko aurrealdeetan eta instalakuntzetan edukiko du eragina eta bere aurrekontua sei milioi euro ingurukoa izango da. Era berean, lanak esleitzeko lehiaketa deitu du Udalak eta egiteko epea 52 astekoa izango da.

Gogoratu behar da, 2012ko amaieraz geroztik proiektuaren 4A fasea egiten ari dela, Getxoko kultur egitura berria eta Musika Eskola eraikitzeko prozesuaren azkenaurrekoa. Fase horren lizitazioa 5,9 milioi euroko aurrekontuarekin egin zen eta horretan estalkiak eraikitzea eta instalakuntzak eta banaketak kokatzea aurreikusten ziren. Fase horrekin batera Tokiko Gobernu Batzarrak onartu berri duen 4B fasea eta4C(horretan amaierak egingo dituzte) ere eramango dira aurrera. Azken bi fase horien ondoren inguruko gune guztiak urbanizatuko ditu Udalak. Getxo Antzokia eta Musika Eskola 2015. urterako amaituta egotea aurreikusten da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +