Berriak

Romo Kultur Etxea (RKE)

2017/01/24

Romo Kultur Etxea

 

Romo Kultur Etxea

- "Plaza" erakusketa RKE ezagutzeko (martxoaren 14tik apirilaren 12ra arte)
- Aurrera doa!

Oraingo lanak

- Beste zirkulazio etete bat Aurrezki Kutxa kalean Romo Kultur Etxean material hustuketagatik

Romo Kultur Etxearen eraikuntza-lanak apirilaren erdialdera hasiko dira, Gobernu Batzordeak proiektuaren 1. Fasea esleitu berria izan ondoren. Egingo diren lanak indusketa, zimenduak jartzea eta eraikinaren egitura egitea izango dira. Lan horiek hamar hilabetez luzatuko dira.

Hilabete honetan bertan, eraikitzera doazen eraikinaren inguruko higiezinen egungo egoerari buruzko notario-aktak jasotzeko prozedura jarri da abian. Azterketa egitea borondatezkoa da, horrelako obretan gero eta ohikoagoa dena eta guztientzako onuragarria, inguruko etxebizitzetan gauzatzen dena. Bizilagun horiei prozedura horri buruzko informazioa eman zaie puntualki, baina, beti ere, prozedura hori egikaritu aurretik.

1.2 milioi euroko aurrezpena

Lehenengo fase hori kasik 1.9 milioi euroren truke esleitu da, lizitazio-aurrekontuaren gain %40 gutxiagoren truke, hain zuzen ere. Ondorioz, 1.2 milioi euro inguru aurreztu ditu udaleko diru-kutxak.

Eremu desberdinetatik (hiritarren arlotik, elkarte- eta kultura-ehunetik, alderdi politikoetatik eta abar) jasotako iradokizunen eta proposamenen etengabeko prozesuaren ondorioz eta interes orokorra defendatu nahian, egiteko den ekipamenduak eskainiko dituen zerbitzuen proposamenera Nagusien Etxea eta Gazteleku bat gehitu dira, oso eskari handia dutenak.

Horrela, ekipamendu horiekin batera, Romo Kultur Etxeak, besteak beste, udalerriko liburutegirik handiena, bebeteka eta gazteentzako liburutegia, ekitaldi-aretoa, udal Euskaltegia, elkarteentzako erabilera anitzeko gelak, entsegurako lokalak eta erakusketa-gelak edukiko ditu.

- Romo Kultur Etxea aurrera doa ekipamendu faseko eta eraikin berriaren oinarrizko zerbitzuak gehitzeko lanekin

Romo Kultur Etxeko fatxada, teilatuak eta instalazio lanak abiatu dituzte

- Romo Kultur Etxearen 2A fasearen lanak 3,7 miliotan esleituta

- Gobernu Batzordeak Romo Kultur Etxea eraikitzeko proiektuaren 2B fasea onartu du

Proiektuaren aurkezpena

Gure udalerriaren eraldaketa- eta modernizazio-prozesuan murgildurik, Udala gauzatzen ari den jarduera eta proiektu desberdinen bidez sustatua, lehen mailako ekipamendu berri batek protagonismoa hartzen du Getxon. 4.000 m2 baino gehiagok, arteari, kulturari eta elkarte-ehunari dedikatuak eta Romon kokatuak, zerbitzua eskainiko diete getxotarrei eraikitzear den Romo Kultur Etxearen bitartez. Romoko gune estrategiko berri bihurtuko diren instalazioak, auzo horren irudia sendotzen lagunduko dute eta udalerri osoarentzako errreferentzia berri bihurtuko da.

Gogoeta sakonaren eta zorrotzaren fruitu den proiektua da, ingurunera egokitutako azpiegitura publiko bati bide eman diona. Udalerriari mesede egingo dion ekipamendua izango da, herritarrek eskatu dituzten zerbitzuei eta Udalak berak gizarte eta kultur kolektiboekin burututako egiaztatzean sumatutako beharrei erantzuna emango diena.

Etorkizunerako apustu garbia egiten duen proposamen baten aurrean gaude, gure udalerriko gizartearen errealitatera eta askotariko kultura-eskaerara egokitzen dena elkarte-bizitzaren hazkundea suspertzeko eta sustatzeko. 250.000 pertsona inguruk erabiliko dituzte zentro berri horrek bere baitan hartuko dituen instalazioak eta zerbitzuak eta, gainera, bizia eta aberastasuna emango diote inguruneari.

Azpiegitura modernoa eta erreferentea, hainbat kultura- eta gizarte-jarduera egun ditugunak baino askoz ere baldintza hobeetan gauzatzeko aukera eskaintzen duena, zerbitzu hobeekin eta etorkizuneko beharretara egokitzeko malgutasunarekin. Bitartekoak arrazionalizatu eta espazio publikoa optimizatzeko eta kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzeko sinergiak eratu nahian, eraikitzera doazen eraikinak Getxoko familien, elkarteen eta erakundeen kultura- eta gizarte-egitekoekin lotutako aisialdirako, kulturako, heziketarako eta gizarte-izaerako hainbat zerbitzu eta erabilera bateratuko ditu.

Getxotarren bizitza-esparrua aberastuko duen eta bizikidetza, aisialdia eta bizi-kalitatea suspertuko eta sustatuko dituen interes orokorrak eta aurrerapenerako konpromisoak zuzendutako proposamena, zeina, era berean, garapen sozio-ekonomikorako tresna ere izango den. Bizirik dagoen kulturaren aldeko apustua egiten duen eta suspertzen duen gizarte aurreratuaren sinboloa.

Eraikuntza

Gizarte eta kultura zentro berriak, azken teknologiarekin hornitutako azpiegitura abangoardista izango du, eta Santa Eugeniako eraikin zaharrak zituen mugak eta kultura- eta gizarte-erabilera desberdinetara bideratutako lokalen sakabanatzearen mugak gainditzeko aukera emango du. Baita zerbitzu berrien eta hobeen eta berariazko ezaugarriak (intsonorizazioa, teknologiak, eta abar) izango dituzten guneen eskariari erantzun ere.

Egiteko diren instalazioak hartuko dituen eraikinean funtzionalitatea, guneen arrazionaltasuna eta bere baitan pertsonen zirkulazioaren optimizazioa gailentzen dira.

Horrelako elementu iradokitzaileak eta bereziak eta Getxoren idiosinkrasiaren atal denak, esaterako, Galea Lurmuturreko labarrak, erainikinaren kanpoaldea egiteko inspirazio izan dira, zeina, sotoak, beheko solairuak eta bost solairuk eta sarbide ugarik osatuko duten. Ingurunearentzako ez-ezik, Getxo osorako ere elementu identitarioa izango den eraikuntza berezia da. Eraikin malgu gisa eratu da, etorkizuneko eskaeretara egokituko dena eta beti abangoardian egongo dena. Barnean, erabilera anitzeko espazioak, zerbitzu hobeak, jarduera berriak hartzea ahalbidetuko duten ekipamenduak izango ditu; eta elkarte-ehunari bideratutako espazio gehiago, egun dituzten gelak bikoiztuz eta abar. Horrek guztiak dinamismoa eta udalerriko kultura-jardueran eta gizarte-bizitzan parte-hartzea ahalbidetuko ditu.

Epaimahai guztiaren adostasuna

Proposamena Udalean ordezkaritza duen alderdi politiko guztiek hautatutako arkitektoen eta aditu-batzordearen Epaimahaiak aho batez aukeratua izan zen aurkeztu ziren 21 proiekturen artean. Erabakia hartzerakoan, proposamen arkitektonikoa ikuspegi desberdinetatik baloratu zuten, hala nola, bere kalitatea eta hiri-integrazioa, barnealdearen osaera, programa eta sarbidea, eta baita, barnealdearen kalitatea eta eraikitzeko erabiliko diren materialak ere. Horretaz gain, beste hainbat alderdi ere kontuan hartu zituzten, esateko, obraren programa eta azterketa ekonomiko finantzarioa, iraunkortasun-irizpideak eta energia-aurrezpena eta eraikinaren eta instalazioen mantentze-kostua, aurkeztutako balizko hobekuntzekin batera.

Bere ondorioetan, epaimahaiak aurkeztutako lanen barietatea eta horien ikuspegi desberdinak azpimarratu zituen eta Udala zoriondu zuen kultura-proposamen hau Romoko hirigunean kokatzearekin asmatzeagatik. Behin balorazio hori amaituta eta eskaintza ekonomikoari dagokion baremoarekin, Epaimahaiak aukeratutakoa izan zen behin betiko izaeraz hautatutako proposamena. Geroago, Udaleko Osoko Bilkurak oinarrizko proiektua gehiengoz onartu zuen.

Energiari dagokionez oso eraginkorra izateko helburuarekin proiektatu da eraikina, energia kontsumo optimoa bermatzeko eta CO2 isuriak murrizteko. Energia eraginkortasunaren bere ziurtagiriak B Mailako sailkapena izango du, izan litezkeen seietatik bigarrena dena.

- Eraginkortasun energetiko oneneko udal eraikinetako bat (16/04/06)

Instalazioak, guneak eta zerbitzuak

romo

RKEak honako hauek ematea aurreikusten da: informazio zerbitzuak eta kultur aholkularitza; biblioteka zerbitzua, udalerriko handiena izango dena eta egungo garaietara egokitutako instalakuntzetatik 140.000 lagun pasatzea espero da; “bebeteka” bat, ikasteko (bakarrik edo taldeka) gela batzuk, Euskaltegia eta Gaztelekua. Gainera, hainbat kultur jarduera antolatzeko asmoa dago, horien artean, tokiko taldeen kontzertuak, haurrentzako antzerkia, formatu txikiko antzezpenak, erakusketak, ikus-entzunezko proiekzioak, solasaldiak eta hitzaldiak, zenbait ikastaro eta kaleko ikuskizunak (plaza aprobetxatuz. Udalerriko gizarte eta kultur elkarteek sormeneko eta kultur sustapeneko baliabideak edukiko dituzte. Abesbatzentzako, dantza taldeentzako edo musika taldeentzako… entseguak egiteko aretoak ere egongo dira.  Kultur talderi eta enpresei aretoak utzi edo alokatuko zaizkie, aurkezpenak, bilerak, ikastaroak eta abar egiteko. 

“Laburbilduta, RKE, oinarrizko proiektua da, beharrezkoa udalerriarentzat, astialdirako, kultura, heziketa eta gizarte mailetan Getxoko familiei zein elkarteei zerbitzu ugari eskainiko dizkiena” amaitu du Alkatea getxotarrak.

Nagusien Etxea

  • Azalera: Nagusien Etxeak beteko du hirugarren solairuko zatirik handiena eta, hortaz, gaur egun eraikin zaharrean egiten diren jaduera guztiak ez ezik, gerora abiatu daitezkeen ekintza berri guztiak ere egin ahal izango dira bertan. Instalazio modernoak eta erabiltzaileentzat egokiak direnak izango ditu.
  • Solairuko zerbitzuak: gimnasioa, tb- eta irakurketa-gelak, batzar-aretoak, ile-apaindegia, podologia-kontsultategia, masajista, bainugelak,...
  • Erabilera esklusibo eta lehentasunezkoa: esklusibotasuna eta behar duten autonomia izango dute zerbitzua gestionatzeko, eta lehentasuna izango dute alboko beste gune batzuk, bai euren solairukoak bertakoak baita eraikineko gainontzeko solairuetako zerbitzuak erabiltzeko: kafetegia eta jangela (behe solairua), liburutegia eta hemeroteka (1. solairua), erabilera anitzeko aretoak (2. solairua),...
  • Sarbideak: 3. solairura iristeko hiru igogailu izango dira, horietako batean 21 lagun sartzen dira eta beste bietan 9no lagun, irisgarritasuna erabat bermatuz.

Nagusien Etxeak gaur egun oraingo eraikinean eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduera guztiak eskaini ahal izateko espazioa izango ditu. Telebista-gela, ikasgela ludikoa eta prestakuntzarako, gimnasioa, billar-gela, ile-apaindegia, podologia, masajista, eskulan-gela, margo-gela eta abarrera bideratutako espazioak izango ditu eta Romoko Kultura Etxeak izango dituen gainerako erabilera eta espazioez ere gozatu ahal izango dute, hala nola, udalerriko liburutegirik handiena, hemeroteko, kafetegia, jangela, erakusketa-aretoan, ekitaldi-aretoa, musika-ikasgelak,etab.

Gaztelekua

Gazteek tailerrentzako gelak, kontsola eta ordenagailu-guneak eta komunak izango dituzte. Gaztelekua zabalduta, harrera oso ona izango du zerbitzuak Romo eta Areetako auzoetako nerabeen artean, bere potentzialtasun handienera iristen baita hura erabili ohi dutenen aisialdi-guneetatik oso gertu egonda. Bere kokapenak eremu horretan, nolabait lan egiten duten gazteriaren gainontzeko eragilerekin sarean jardutea erraztuko du. Gaztelekuak sarbide banandua edukiko du.

Uneko lanak

  • Egoera II: Fasea esleitzeko prozedura zabalik da. Fatxada, estalkiak, trenkada-multzoa eta era guztietako instalazioak eraikitzeko lanak dira (elektrizitatea, iturgintza, elektronikak, eta abar).
  • Lizitazio-aurrekontua: 5.5 milioi euro inguru (BEZ barne)
  • Egikaritze epea: 17 hilabete. Lanak datorren maiatzean hastea aurreikusita dago.
  • Hainbat erabilera: zentro soziokultural berriak, sototik hasi eta bosgarren solairuraino, 20 bat erabilera desberdin barne hartuko ditu, aukera emanez jarduera-sorta zabal batean parte hartzeko: hala nola, kontzertuak eta antzezlan txikiak, proiekzioak, hitzaldiak, bilerak,... eta zenbait zerbitzuz gozatzeko: besteak beste, Liburutegia, Bebeteka, Gaztelekua, Nagusien Etxea, Euskaltegia, areto nagusia, erabilera anitzeko gelak eta koru, dantza, musika, ...entsegu-gelak. 

- informazio gehiago 

Eraikineko egitura altxatzeko lanak: egitura

Inguruaren egokitzea

 RKEren inguruaren egokitzeak Romoko balio urbanistikoak indartuko ditu, pertsonentzako espazio handiagoak eta berdegune gehiago sortuz eta hesi bisualak kenduz

 - Gune berriak ia guztiz oinezkoentzako den espazioa sortuko du (2001/01/20)

Informazio kanalak

Eraikitzera doazen Romo Kultur Etxea proiektu giltzarria da Romoko auzoa suspertzeko. Getxoren kultura- eta gizarte-etorkizuna bideratuko duen ekipamendu gisa eratu denez, proiektuarekin zuzenean lotuta dauden gizarte-eragileak haren sorreraren hastapenetik integratzea ezinbestekotzat jo da. Hori dela eta, gobernu-taldeak udalerriko elkarte-ehunari eta udalerriko kultura-erakundeei nahiz, oro har, herritarrei, -horretarako hainbat ekimen gauzatuz- irekitako prozesu parte-hartzailea jarri zuen martxan.

Bizilagunekin eta elkarteekin informazio-jardunaldiak egin dira eraikitzera doazen zentro horrek izango dituen zerbitzuak eta bere espazioen funtzionalitatea ezagutzera eman ahal izateko; baina, bestalde, baita, haien iritzia eta ikuspegia entzuteko eta zentroaren jarduerarekin lotutako beharrak ezagutzeko ere, haiei ahal den heinean erantzuna emateko. Proiektuaren zazpi erakusketa egin dira kokapen desberdinetan, 2009ko abendua eta 2011ko apirila artean (bakarrik Getxolandian kokatutako erakusketatik bertatik, 3.000tik gora lagun igaro ziren). Halaber, guttun edo abisuak sartu dira etxeetako postontzietan. Eraikinaren inguruan dauden higiezinetako auzokideen elkarteetako ordezkariekin eta dendetako jabeekin aurre aurreko nahiz telefono bidezko kontaktuak ere izan dira behin baino gehiagotan obra-prozeduren gaineko informazioa eskaintzeko (eraikinen eta etxe bakoitzaren egoeraren balorazio-txostena, notarioaren bisita, eta abar). Era berean, komunikabideei informazio-ohar bat baino gehiago bidali zaie proiektuarekin lotutako ekimen desberdinak azalduz, herritarrek horien berri izan dezaten. Bide horiek guztiak jardunean egongo dira eraikuntza-lanek iraungo duten hilabete horietan guztietan eta, gainera, beharrezkoa izanez gero, sendotu egingo dira ekimen berrien bidez.

Prozesu parte-hartzailea

  • Batzarrak erakunde soziokulturalekin erantzun beharreko betebeharrak finkatzeko.
  • Epaimahaiaren sorrera proiektu onena aukeratzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek hautatutako arkitekto eta aditu-batzordeak osatua.
  • Udalbatzaren gehiengoak onartu zuen 2010eko apirilean oinarrizko proiektua
  • 7 erakusketa 2009ko abendutik 2011ko apirilera: Getxolandia, Gobela kiroldegia, Algortako merkatua, Gernika parkea, Aldapa parkea, Borobia parkea, Santa Eugeniako antzinako eskolak
  • 6 informazio-jardunaldi, horietako hiru erakunde sozio-kulturalekin eta beste hiru auzotarrekin Antzinako Eskoletan, Euskaltegian atondutako lokaletan, Areetako Elkartegian eta Udaltzaingoaren egoitzan
  • 9 ohar eta mezu Romoko auzotarrei zuzenduak
  • 6 prentsaurreko eta 10 prentsa ohar
  • Topaketa eta batzar pertsonalak auzotarrekin eta saltokietako jabe eta ostalariekin iradokizunei kasu egin eta azalpenak emateko
  • AKI-ren udal Arreta-zerbitzua eta iradokizun-ontzia erakusketetan
  •  aldizkaria
  • proiektu legezkotua

- Romo Kultur Etxearen lehen faseko lanak hasi dira, zuinketa-akta sinatuta

- Apirilaren erdialdera, Aste Santuaren ostean, abiatuko dituzte Romo  Kultur Etxearen I Faseko lanak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +