Berriak

esleitu dira

2017/12/01

Portu Zaharrean irisgarritasuna hobetzeko lanak esleitu dira

Udalaren Gobernu Batzordeak 514.504€gatik adjudikatu ditu Portu Zaharrean irisgarritasuna baliabide mekanikoz hobetzeko proiektuaren barruan dauden lanak. Bi jarduketa aurreikusten ditu proiektu horrek: batetik, igogailu panoramiko inklinatu bat eraikitzea eta, bestetik, Genaratxu eta Usategi parkea lotzen dituen pasealekua hobetzea. Lanak 2018ko hasieran hastea aurreikusten da eta lanak amaitzeko epea bost hilabetekoa da obra hasten denetik, eta horregatik uste da udaren hasierarako amaituta egon daitezkeela. Izan ere, oztopo arkitektonikoak kenduko dira, eta, halaber, Genaratxu eta Usategi parkearen artean dagoen pasealekua hobetuko da; horri esker, oinezkoentzako ibilbide natural oso polita izango da.

Lanok 2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan sartuta daude eta, hortaz, hiritar getxotarren ekarpen eta eskaeren emaitza da. Horrez gainera, Udal gobernuak Portu Zaharreko auzotarrekin batera egindako lanaren zati dira, Getxoko espazio adierazgarri hori hobetu eta jarduteko hirigintzako irizpideak ezartze aldera.

Proiektua

Igogailuari dagokionez, Ribera kalea eta Portu Zaharreko amaieran dagoen lur gaineko aparkalekuaren artean dagoen tutuan kokatuko da, antzinan auzoko bizilagunek zarama botatzeko erabiltzen zutena. 15 bat metroko altuera duen desnibela gaindituko du. Gaur egun, Portu Zaharrean sartzeko bideak bi dira: Aretxondo kalea, luzetarako aldapa handia duelarik, eta itsasoko pasealekua, non harmailadi bat dagoen, pertsonentzat oso zaila dena. Igogailua panoramikoa izango da, 75º-ko inklinazioa izango du eta era batera 16 lagun (1.150 kg) sartu ahalko dira bidaia bakoitzean. Bi geraleku izango ditu ekipamendu mekanikoak eta goialdekoan 8 metro luzeko eta 2,5 metro zabaleko pasabidea ipiniko da, , igogailuko ontziratze-gunearekin komunikatuko duena. Horrez gainera, igogailuak bideozaintza-sistemak, teleagintea eta klimatizazioa edukiko ditu. Ingurune babestu batean kokatuko da baina guztiz errespetutsua izango da harekin; izan ere, proposamenak Foru Aldundiaren Kultura eta Ondare Sailaren aldeko txostena jaso du. Inguruan arbolak ipiniko dira ezpondarekin guztiz integratzeko. Proposatutako soluzioak, igogailu bertikal eta babestua, igogailu inklinatuen mantentze kostuak baino txikiagoak ekarriko ditu. Halaber, behealdean, zelaigunean, espaloi bat eraikiko da, egun eskalinataraino iristen denarekin lotuko dena; hau da, 55 metro linealeko (275m2) espaloia izango da eta hiru argi-zutabe izango ditu, baita bankuren bat ere ontziratze-gune ondoan. Horrez gainera, lau aparkaleku berri jarriko dira, mugikortasun urriko pertsonentzat.

Oinezkoentzako bidexka hobetuko da

Proiektuan jasotako bigarren jarduketak, dirutan handiena dena, Genaratxu eta Usategi parkearen arteko oinezkoentzako bidexkaren hobekuntza aurreikusten du; konexio berria da, gure udalerriko gune oso berezia dena irisgarri egingo duena. Bide berriak, 210 metro luzerakoa, zabalera aldakorra izango du –beti ere 1,5 metrokoa edo handiagoa-, bidexkaren irudiari eutsiko dion zoru egonkortu bat, zoladura naturalizatu bati esker, eta alboak egur listoiekin errematatuko dira. Argiztapenari dagokionez, 20 baliza inguru jarriko dira eta hori guztia indartuko da ere egun dauden argiteria publikoko zutabeekin eta jarriko diren beste lau zutabe berriekin. Lanek ukitutako guneak berriz urbanizatu eta landatuko dira.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +