Berriak

Aixerrota Errotako taberna-jatetxea

2017/11/29

Cubita-k Aixerrota Errotako taberna-jatetxea kudeatzen jarraituko du

Tokiko Gobernu Batzarrak Aixerrota Errotaren ostalaritza-ustiapena, taberna-jatetxe modura, “Cubita S.L.”ri eman dio hamar urtez, urtez urte gehienez 5 urte gehiagoz luzatu ahal izango delarik. Esleipena hileko 6.122 euroko kanonaren truke izan da, eta Bizkaiko ostalaritzako lan-hitzarmenaren menpe, langileen subrogazioari dagokionez.

Udalak 2017. urteari dagokion kanona ordainduko du (urte naturala amaitzeko falta den denborari dagokion parte proportzionala, esleipen akordioan zehaztuko dena).  Esleipendunak azken 25 urtez izan du eraikinaren emakida, Getxoko udalerriaren sinboloa dena; haize-errotaren barrukoa erakusketa aretoa izaten da.

Eraikinak bi solairu ditu:266,06 m2 erabilgarriko erdi-sotoa, eta 370,53 m2 erabilgarriko beheko solairua, eta bertan daude jatetxea, taberna-kafetegia eta kanpoaldera ematen duen terraza. Dorreak 77 m2 ditu.

Informazio eta datu gehiago haize-errotari buruz hemen: https://www.getxo.eus/eu/servicios/comunicacion/notas-prensa/949 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +