Berriak

Usategi Kafetegia

2017/02/23

Usategi

 “Usategi Kafetegia” izeneko udal eraikina egokitzeko eta ustiatzeko errentamendu-kontratuaren espedientea

Udalak, “USATEGI KAFETEGIA” izeneko higiezinaren titularra den aldetik (Usategi parkean dagoena), errentamendu-kontratu bat lizitatuko du, higiezin hori egokitzeko, pleguetan azaltzen diren obrak eginez, eta gero ostalaritzaren aldetik ustiatzeko, B taldearen barruan (Getxoko Ostalaritzako Ordenantzaren arabera) eta 2. taldearen arabera (Eusko Jaurlaritzaren ordutegien dekretua).

Errentamendu-kontratu honek 15 urteko iraupena izango du eta 5 urtez luzatu ahalko da.

Ematen den errentamendu-eskubidearen kontraprestazio gisa, adjudikaziodunak aldiroko errenta bat ordaindu beharko du hilean, bere proposamen ekonomikoan jasoko dena.

Proposamenak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 23etik 2017ko apirilaren 5era arte izango da, biak barne.
Behar den informazio guztia erantsitako pleguetan dago, baita Ondare eta Etxebizitza Sailean ere. (Foruak, 6. 48991 Getxo. Telefono-zenbakia: 944.660.044, ondarea@getxo.eus)

Dokumentazioa

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +