Berriak

Getxo Antzokiaren azpiko aldeak

2015/07/29

Getxo Antzokiaren azpiko aldeak amaitzeko lanak uda pasa ondoren hasiko dira

getxo antzokia

Tokiko Gobernu Batzarrak esleitu ditu Getxo Antzokiaren azpiko aldeak amaitzeko lanak. Horiek 2015eko irailean hastea aurreikusita dago eta lanaren iraupena 42 astekoa izango da. Lanen esleipena 3,9 milioi eurotan izan da, hau da, proiektuan aurreikusitakoaren  %14 baino gutxiago (4,6 milioi baino apur bat gehiago). Horrek udalarentzat 650.000 euroko aurrezpena suposatuko du.

4C2 faseari dagozkien lanak izango dira, eta horietan etorkizuneko eraikineko  -1, -2, eta -3 mailetan dauden aldeen egokitzapen lanak eramango dira aurrera.

Lanak

Getxo Antzokiaren eta Musika Eskolaren hornitze lanak aurreikusitakoaren arabera egiten ari dira aurrera. Gaur egun Musika Eskolako barruko egokitzapeneko azken lanak egiten ari dira eta laster amaitzea aurreikusten da, irailean ikasturtearen hasierarekin batera martxan hasiko baita.

Aldi berean ingurua urbanizatzeko fasea eramaten ari da aurrera.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +