Berriak

Azken txanpan sartu da

2015/01/23

Getxo Antzokia-Musika Eskolako ingurunearen urbanizazioa azken txanpan sartu da

 

 

Getxo Antzokia-Musika Eskolako ingurunea urbanizatzeko fasea eta zolatzeko lanak, Kultura ekipamendu berria eraikitzeko obrekin batera, aldi berean, egiten ari direnak, azken txanpan sartu dira. Ingurune horrek 4.000 m2-ko azalera dauka, eta barruan hartzen ditu San Nikolas plaza, elizaren inguruak eta altxatzen ari diren kulturguneko kanpoaldea. Ingurunea hiri-bilbean sartzeak aurrekoa baino 600m2 handiagoa den gune publikoa izateko aukera eman du, oinezkoek erabiltzeko.

Mikrojarduketen bidez egiten ari dira lanak zonak mugarritzea bermatu eta , ahal den neurrian, lanak inguruko erabilerarekin bateratzea ahalbidetzen duelako. “Obra honetan, orain arte egin dugunean bezala, auzokoen eskaerei erantzuten ahalegindu gara. Inguruneko urbanizazioaren plangintza finkatzeko esfortzua egin da, salerosle, ostalari eta auzokoen eskaerei erantzun ahal izateko, horrela beren erabileretan ahalik eta gutxien eragozteko”, gogoratu du Joseba Arregi Getxoko Udaleko Hirigintza zinegotziak.

Lehenengo urbanizazio-lanak San Nikolas elizako inguruan kontzentratu dira. Dagoeneko alde horren zati bat zabalik da bertatik igarotzeko. Lanen bitartez elizarako bidearen  irisgarritasuna konpondu da, Basagoitiko goialdetik behera datorren arrapala eginez, plataforma berrirako sarbidea dena. Oztopo arkitektonikoak kendu dira, konexio hobeagoa erraztuz.

Getxo Antzokia-Musika Eskolako ingurunea

Gabonak baino lehenago plazako zoladura-lanak amaitu eta ireki egin zuten bertatik jendea pasatzeko. Orain egiteke dagoena, hiri-altzariak ipintzea da (bankuak, argiak, zuhaitzak...), hurrengoa egingo dena. Gaur egun lanak Basagoiti etorbidean eta Aretxondo eta Andres Cortina arteko elkargunean ari dira egiten. Horren ostean egingo da Obispo Echeandia kalearen urbanizazioa egingo da eta hori amaitutakoan, Getxo Antzokia eta Musika Eskola ondoko eremua errematatuko dute. Urbanizatuko den gunean eserleku zabalak, bizikletak apartzeko tokiak, paperontziak eta abar jarriko dituzte. Erabiliko diren materialak kalitate, erresistentzia eta noblezia handikoak izango dira. Lurzorua estaltzeko granito-lauza handiak erabiliko dira, eta gainontzeko altzarientzat egurra, beira eta altzairu herdoilgaitza. Gainera, sei espezieko 50 zuhaitz landatuko dira inguru osoan.

 “Gune osoa urbanizatu ondoren San Nikolas plaza espazio garbi eta handi bat bihurtuko da. Plazak lehentasuna emango dio oinezkoari, lehenago zituen oztopo arkitektonikoak kenduta, eta betiko izpiritua berreskuratuko du. Ikuskizun mota desberdinetarako eszenatoki bezala erabili ahal izateko beharrezko instalakuntzak edukiko ditu plaza berriak, egitura finko eta iraunkorrak dituen mugarik gabe. Plaza erabiltzean izango den balio-aniztasunak gehitutako balorea emango dio inguruari eta gainera bere berpizte ekonomikoan eta sozialean eragina izango du, dagoeneko nabaritzen hasia dena”, azpimarratu du Hirigintza zinegotziak.

Lan hauei Algortako San Nikolas plazako udal frontoia berriro zabaltzeko duela urtebete baino gehiago burututako urbanizatze partzialari eta Andres Cortina kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanei gehitu behar zaizkie.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +