Getxoko Udalari eta erakunde autonomoei fakturazio elektroniko bidez fakturatzeko jakinarazpena

Fakturak sartzeko puntu nagusia funtzionaltasun guztiekin ezarri aurretik, faktura elektronikoa sustatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz (erakunde hau lanean ari da martxan jartze operatiboa lehenbailehen egiteko), faktura elektronikoak hartzeko baliabideak egokitu dira.

Horretarako, erakunde honek honako hau jakinarazi nahi dizue:

A) Bi kasu hauetan bakarrik sortuko da faktura elektronikoa aurkezteko obligaziotik salbuetsita egoteko aukera:

-          Faktura pertsona fisiko batek igortzen badu

-          Faktura pertsona juridiko batek igortzen badu eta 5.000,00 euro edo gutxiagokoa bada

 Aipatutako bi kasuetan faktura elektronikoa nahiz betiko faktura, paper-formatukoa, aurkeztu ahalko dira, lehenengo aukera gomendatzen den arren.

 B) Getxoko Udalera edo haren edozein erakunde autonomora faktura elektronikoak bidaltzen dituzten hornitzaileek baldintza eta mekanismo hauek bete beharko dituzte:

             1.- Fakturen formatua Facturae versión 3.2 edo Facturae versión 3.2.1 izan beharko da.

             2.- Lehen fase honetan, fakturak posta elektronikoko helbide hauetara bidaliko dira: 

efaktura@getxo.eus / efactura@getxo.eus

Esteka edo helbidea udaleko webgunean ere ageri da

(http://www.getxo.eus/)

 

            3.- Honako hauek dira fakturan agertu beharko diren datuak, zein erakunderi zuzenduko zaizkion kontuan hartu beharko da:

Erakundea

IFK

Unitateen kodeak

 

 

Erakundea

Kontabilitate-bulegoa

Tramitazio-unitatea

 

Getxoko Udala

P4805300C

L01480448

L01480448

L01480448

 
 

Kultur Etxea

Q4800695A

Q4800695A

Q4800695A

Q4800695A

 
 

Musika Eskola

P9805301J

P9805301J

P9805301J

P9805301J

 
 

Getxo Kirolak

G48117600

G48117600

G48117600

G48117600

 
 

Udal Egoitza

P9805302H

P9805302H

P9805302H

P9805302H

 
 

 

Adi, garrantzitsua!: Nahitaezkoa da fakturaren hartzailearen IFK zuzen zehaztea, taularen arabera; izan ere, hori hartuko da kontuan faktura dagokion erakundera bidaltzeko eta, bertan, tramitazioa egiteko.

            Faktura elektronikoa egiteko orduan, hornitzailearen datuen atalean ez da posta elektronikoko helbide bat derrigorrez adierazi behar, baina helbide bat jartzea gomendatzen da, posta elektroniko bidez komunikazioa errazteko.

            Faktura elektronikoan edukiaren deskribapena egitea komeni da. 

            4.- Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.

          5.- Izenpe-ko “ef4ktur” software erabiltzen baduzu fakturak egiterakoan, kontuan hartu behar duzu, programa honetako konfigurazioan, denbora zigilaketa ipintzeko aukeraketa ez duzula aktibatu behar, hurrengo pantailan adierazten den moduan:

Instrucciones configuración Firma Avanzada

 Hurrengo fase batean, Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusiaren ataria erabilgarri egongo da, aurkeztutako fakturak kontsultatzeko eta atariaren bidez fakturak aurkezteko.

Atarira sartzeko udal webguneko Administrazio Elektronikoko Bulegoa erabiliko da (http://www.getxo.eus/).

Gainera, geroago, Web Service bidez faktura elektronikoen aurkezpena automatizatzeko aukera ematen duen sistema bat prestatuko da.

Fakturazio elektronikoarako jarraibide teknikoak 

Getxon, 2015eko martxoaren 30an.

Getxoko Udala - Ayuntamiento de Getxo

Kultur Etxea - Aula de Cultura

Musika Eskola - Escuela de Música

Getxo Kirolak

Udal Egoitza -Residencia Municipal

Kontabilitate eta Informatika Sailak