Tramiteak

BEHIN BETIKO EGONALDIA ADINEKOEN EGOITZAN

Kudeaketa Unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena

Bizkaiko Foru Aldundiak, EGOITZEN sare oso baten bidez, aukera ematen die inoren laguntza behar duten pertsonei bizileku berri bat izateko, baldin eta pertsona horiek, gaixotasun edo ezintasunen bat dela-eta, beren ohiko ingurunean, etxean edo familian lortu ezin dituzten zaintza bereziak behar badituzte.

Honako zerbitzu hauek ematen dira egoitzetan:

Banan-banako laguntza integrala: ostatua, janaria eta higiene pertsonala.
Osasun-zainketak; horietan, honako hauek nabarmendu behar dira: laguntza medikoa, erizainen laguntza, prebentzioa, edo errehabilitazio-programak.
Gizarte-laguntza, jarduera soziokulturalak, denbora pasatzeko jarduerak.

Eskakizunak

- 60 urte eduki behar dira eskabidea aurkezten denean.
- Espainiako edo Europar Batasuneko beste estadu bateko herritartasuna eduki behar da.
- Eskatzailea Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egon behar da eskabidea aurkezten denean.
- Menpekotasuna egiaztatuta eduki behar da.
- Aurrekoan xedatutakoa gorabehera, ondoren azalduko diren kasuetan ez dira eskatuko 60 urte eduki eta menpekotasuna egiaztatuta edukitzea:
Eskatzailea aurrekoan ezarritako betekizun guztiak bete eta ondorioz plaza baterako eskubidea egiaztatu zaion pertsona baten ezkontidea edo izatezko bikotekidea denean, baldin eta berrogeita hamar urte baditu, pentsioduna bada eta eskabidea aurkeztean ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin bizi izan bada, edo egoitzan sartu arte.
Eskatzailea aurrekoan ezarritako betekizun guztiak bete eta ondorioz plaza baterako eskubidea egiaztatu zaion pertsona baten zuzeneko zein alboko ahaidea denean, egindako osasun-balorazioaren arabera gutxienez, menpekotasun moderatua (I. gradua, 1. maila) edo besteren laguntzaren beharra egiaztatuta badauka, pentsioduna bada eta eskubidea pertsona horrekin gutxienez egoitzan sartzeko eskabidea aurkeztu aurreko hamar urteetan bizi izan bada.

Dokumentazioa

- Eskatzailearen NANaren fotokopia, edo haren nortasuna frogatzeko balio duen beste agiri batena, eta legezko ordezkoaren edo egitatezko zaintza duen pertsonaren NANarena ere bai, egonez gero.
- Elkarbizitza-unitateko kide bakoitzaren NANaren fotokopia, edo haren nortasuna frogatzeko balio duen beste agiri batena (13. artikuluan zehaztu da zer den elkarbizitza-unitatea).
- Menpekotasunaren gradua eta maila finkatu dituen administrazio ebazpena, edo menpekotasuna baloratzeko eskabidearen kopia.
Nolanahi ere, egoitzan sartzeko eskabidea aurkeztean menpekotasuna baloratu gabe badago edo baloratzeko eskabidea aurkeztuta ez badago, eskabide hori aurkeztu behar da edo balorazioa egin dela adierazi.
Menpekotasuna baloratzeko eskabidea aurkeztu ez bada, bi eskabideekin batera dokumentazio bera aurkeztu behar da. Menpekotasuna baloratzeko eskabidea egoitzan sartzeko eskabidea baino lehen aurkeztu bada, honekin batera ez da dokumentazioa aurkeztu beharko, aurrekoa bera baita, esan bezala: nahiko izango da sarrera eskabidean horren berri adierazlea.
- Eskatzailea ezgaia bada, eskabidea aurkezten duenaren legezko ordezkaritzaren frogagiria.
- Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, eskabidea aurkeztean auzotartasun administratiboa Bizkaiko Lurralde Historikoan daukala frogatzen duena.
- Eskatzailea Europar Batasunekoa ez den estatu bateko herritarra bada, legezko egoitza Espainian daukala eta haren iraupena foru dekretu honetako 9.a) 2. artikuluan ezarritakoarekin bat datorrela frogatzen duen dokumentazioa.
- Eskatzailearen eta, beharrezkoa bada, elkarbizitza-unitateko kideen sarrera eta ondasunei buruzko zinpeko adierazpen eguneratua (eredua IV. eranskinean dago).
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren pentsioaren ziurtagiria, zenbatekoari buruzkoa, eta beste erakunde batzuek eskatzaileari eta, egonez gero, elkarbizitza-unitateko kideei ordaintzen dizkieten pentsio edo sarreren zenbatekoari buruzkoa, bai eta aparteko soldaten kopuruari buruzkoa ere, halakorik jasoz gero.
- Eskabidea aurkeztu aurreko urtean eta eskabidea aurkeztean eskatzailearen eta, egonez gero, elkarbizitza-unitateko kideen izenean egon diren kontu korronte, diru gordailu, higigarrien balore eta antzekoen saldoen ziurtagiria edo laburpena.
- Bidezkoa bada, elkarbizitza-unitatean (13. art.) nortzuk dauden frogatzen duten agiriak. 18 eta 26 urte bitarteko seme edo alabarik edukiz gero, lanik gabe edo ikasten ari direlako ziurtagiria; elbarritasunaren ziurtagiriak, etab.
- Egoitzen foru sareko zentro bateko egonaldi iraunkorraren prezio publikoa ordaintzeko banku-helbideratzearen agiria, horri buruzko foru arautegiarekin bat etorriz.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, Ogasun eta Finantza Sailaren fitxategietan eta beste zerga agentzia batzuenetan eskatzailearen egoera ekonomikoa eta ondare ekonomikoa egiaztatzeko behar diren kontsulta guztiak egiteko
Besteren laguntza behar duten adineko egoitzen foru zerbitzu publikoan alta emateko eskabidea
Baimen bera eman behar dute elkarbizitza-unitateko gainerako kideek ere, egonez gero (IlI. eranskina).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari eskatzailearen osasun egoera egiaztatzeko behar diren kontsulta guztiak egiteko eta behar diren datuen txosten guztiak eskatzeko eta emateko (I eranskina - Besteren laguntza behar duten adinekoen egoitzen foru zerbitzu publikoan alta emateko eskabidea).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, Gizarte Segurantzako Institutu beste sarrera batzuk ordaintzen dizkioten beste erakunde batzuei eskatzailearen pentsioei eta sarrerei buruzko datuak eta haien zenbatekoen berri eskatzeko (1. eranskina -Besteren laguntza behar duten adinekoen egoitzen foru zerbitzu publikoan alta emateko eskabidea).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saiarentzako baimena, finantza eta aurrezpen erakundeei eskatzaileak haietan gordailuan dituen ondasun eta eskubideei buruzko datuak eskatzeko eta haiei buruzko kontsultak egiteko.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarentzako baimena, fitxategi informatizatuetako datu pertsonalak estatistikak egiteko, datu pertsonalen babesari buruzko legeriaren ezarritakoarekin bat (1. eranskina-Besteren laguntza behar duten adinekoen egoitzen foru zerbitzu publikoan alta emateko eskabidea).
- Ondasun higiezinen katastro balioaren ziurtagiria, Ogasun eta Finantza Sailak edo beste zerga administrazio batek emana, edo haien tasazio ofizialari buruzko txostena, teknikari kualifikatu batek egina.
Gizarte Ekintza Sailak Ogasun eta Finantza Sailaren eta aipatutako beste zerga administrazio batzuen fitxategiak aztertzeko baimena daukanez gero, eskatzaileak berak eskatu ezean ez da eskatuko aurreko paragrafoan aipatutako agiria, hau da, ez katastro balioaren ziurtagiria, ez tasazio ofizialaren txostena. Nolanahi ere, tele-asistentziaren txostena aurkezten bada, lehentasuna izango du.
Nolanahi ere, aurretik aipatutako dokumentazioa lehendik aurkeztu bazaio Gizarte Ekintza Sailari edo sail hori aurkeztutako menpekotasuna baloratzeko eskabide bati atxikita bada.

Non Tramitatu

Aurrez aurre

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

E-maila: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

E-maila: gizartez@getxo.eus

Gehieneko epea

Bi hilabete

Ondorioak

Eskaera ezestea

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

163/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, adinekoen egoitzen baldintzak aldatzen dira Decreto Foral 163-2009 de 1 de diciembre de modificacion de estancias permanentes en residencias.pdf

29/2009 Foru Dekretua, otsailaren 24koa, adinekoen egoitzen zerbitzu jasotzeko araubidea finkatu eta egonaldi iraunkorretako baldintzak ezarri dira Decreto Foral 29-2009 de 24 de febrero que regula el régimen de acceso a residencias en estancia permanente.pdf

Adineko pertsonak zahar-egoitzan sartzeko diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak Bases reguladoras concesión subvención directa para el ingreso en centro residencial de personas mayores. Año 2018.pdf

Erantsitako agiriak

Eskaera behin betiko egonaldirako adinekoen egoitzan BFA impreso solicitud bilingue residencia permanente.pdf

Bilatu