Tramiteak

ORDAINAGIRIAK BIKOIZTUTA

Kudeaketa Unitatea

ZERGA-BILKETA

Deskribapena

Agiriak bikoizteko mota bi daude: batetik, ordainketaren ziurtagiria bikoiztea, eta bestetik, ordainketa egiteko emandako ordainagiria bikoiztea.

1) Ordainketaren ziurtagiriaren bikoizketa:
Eskatzaileak eskatzen duenean, eta ordainketa egin izana egiaztatu ondoren, ordainketaren ziurtagiriaren bikoizketa emango da, zigilatuta.

2) Ordainketarako ordainagiriaren bikoizketa:
Eskatzaileak eskatuz gero, ordainagiriaren bikoizketa emango da.

Kasu bietan, eskaerak honela egin daitezke:
- Aurrez aurre
- E-mailez
- Faxez
- Udaleko web-orriaren bidez.

Eskakizunak

Nahitaezkoa da jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztea.

Dokumentazioa

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

A) Eskatzailea eta tituluduna pertsona bera badira:
- Tituludunaren IFZ (fotokopiatua edo eskaneatutakoa).

B) Eskatzailea eta tituluduna pertsona bera ez badira, hau da, ordezkari bidez egiten bada:
- Tituluduna pertsona fisikoa denean:
- Tituludunaren IFZ (fotokopia edo eskaneatutakoa)
- Ordezkariaren IFZ (fotokopia edo eskaneatutakoa)
- Ordeztuak sinatutako baimena (ordezkaritzaren baimena izeneko dokumentua)

- Tituluduna pertsona juridikoa bada:
- Tituludunaren IFK (fotokopia edo eskaneatutakoa)
- Ordezkariaren IFZ (fotokopia edo eskaneatutakoa)
- Notarioaren agiriaren kopia, ordezkaritza duela frogatzen duena.

Non Tramitatu

Aurrez aurre

HAB Andra Mari
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Benturillena kalea 17 (Sarrera Borreguero klinika zenaren albotik)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Andra Mari

Posta kodea: 48993

Telefonoa: 944660166

Fax: 944660114

E-maila: hab.andramari@getxo.eus

Zerga-bilketa
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1 (Udaletxea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660036

Fax: 944660038

E-maila: bilketa@getxo.eus

HAB Udaletxea
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

E-maila: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

E-maila: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 / asteazkena: 16:30 - 19:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

E-maila: hab.algorta@getxo.eus

E-Posta

Zergabilketa - Posta elektronikoa
Tramitazioa

E-maila: bilketa@getxo.eus

Telefonoz

Zerga-bilketa faxa
Tramitazioa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Telefonoa: 944660038

Diru-bilketa
Informazioa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Telefonoa: 944660036

Gehieneko epea

Eskaera aurrez aurre egiten bada, berehalakoa.

Ondorioak

Ez da aplikagarria.

Indarrean dagoen araudia

Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua NF 02-2005.pdf

Abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Diru-bilketa arautzen duena DF 215-2005.pdf

Zerga kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzako Udal Ordenantza normativa_eu.htm

Erantsitako agiriak

Erregistro Orokorrerako oinarrizko eskaera DN.05 Solicitud Basica para el Registro General.doc

Ordezkatzeko baimena ematea DN.190 Otorgamiento de Representacion.doc

Bilatu