Tramiteak

EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA ADINEKO PERTSONENTZAT

Kudeaketa unitatea

GIZARTE ZERBITZUA

Deskribapena

Eguneko arreta zerbitzua tresna bat da zeinak egunean adinekoak har ditzakeen eta intentsitate baxuko laguntza ematen dien, euren autonomia gorde dezaten eta haien ohiko bizitzaren eta sozializazioaren inguruan jarrai dezaten; halaber, kasua bada, isolamendu-egoerak konpentsatzen ditu.

Adineko pertsonentzako eguneko arretako zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da Getxoko Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzak erabakitzen duen ordutegian. Hasiera batean, ezarritako ordutegia 11:15-14:45 da.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako prestazio hauek garatu beharko ditu: informazioa, jarraipenaren balorazioa eta zerbitzuak beharrezkoa duen gizarte-laguntza.

Zerbitzuan bertan garatu beharreko prestazioak izango dira:
- Estimulaziorako edo errehabilitaziorako esku-hartzeak: gaitasunak garatzea; eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzeko jarduera eta ariketa errazak.
- Heziketa esku-hartzeak: hezkuntzari zein kulturari lotutako aisialdia eta jarduerak.
- Zerbitzuari atxikitako gizarte langilearen babesa.
- Mantenua.

Garraioa eskainiko da prestazio osagarri gisa.

Eskakizunak

Prestazioaren hartzaileak:
- 65 urte edo gehiagokoak
- Arriskuan edo mendekotasun-egoeran daudenak (I. gradukoak, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25 eta 39 puntu artean eskuratu dituztenak).

Administrazio-betekizunak:
- Eskaera egiten den egunean Getxoko udalerrian erroldatuta izatea eta hala jarraitzea zerbitzua erabiltzen den aldian.
- Oinarrizko gizarte langilearen preskripzio teknikoa edukitzea, eguneko arretako zerbitzua baliabide egoki gisa jasotzen duena, saileko koordinatzaileen oniritziarekin.

Behar izanaren betekizunak:
- Intentsitate txikiko babesa behar izatea, kasuan kasuko zerbitzu-modalitateak estaltzen dituen beharrizanak bermatzeko.
- Gaixotasun infekto-kutsakor edo gaixotasun mental bat badu, dagokion tratamendua ez errefusatzea.
- Jokabide-nahasmendurik edota zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza arrunta larriki eragoz dezakeen portaerarik ez izatea, pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua bada.
- Laguntza sanitario espezializaturik edota iraunkorrik ez eskatzea, zerbitzuaren eskura ez badago.

Dokumentazioa

- NANaren edo eskatzailearen beste identifikazio-agiri baten fotokopia eta, kasua balitz, familia-unitateko gainerako kideena ere.
- NANaren edo legezko ordezkariaren beste identifikazio-agiriren bat, eta legezko ordezkaritza edukitzeari buruzko dokumentazioa.
- Mendekotasunaren balorazioari buruzko ebazpenaren zein ABPren kopia.
- Txosten mediko eguneratua.
- Bankuko helbideratze orria (erantsi da)
- Eguneko arretako zerbitzuko egonaldia onartzeko dokumentua.

Non Tramitatu

Presentzia

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48993

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

Kokapena: Romo

Posta kodea: 48930

Email-a: gizartez@getxo.eus

Gehienezko_epea

2 hilabete

Eraginak

Positiboa

Erantsitako_fitxategiak

Plaza eskaera eguneko arreta zerbitzuan adineko pertsonentzat DN.313 Solicitud servicio atención diurna personas mayores.doc

Bilatu