Tramiteak

DIRU-LAGUNTZARAKO ESKAERA GETXOKO UDALERRIAN ETXEBIZITZA ALOKATZEKO

Kudeaketa Unitatea

ONDAREA

Deskribapena

Diru-laguntzak Getxoko gazteek etxebizitza alokatzeko 2017. eta 2018. urteetan.

Eskakizunak

- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan xedatu diren egoeretan.
- Eskatzaileak, eskaera aurkezten duen unean, 18 eta 35 urte artean izan beharko ditu.
- Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da ohiko bizilekurako, 2017ko azaroaren 1etik aurrera sinatutakoa, 2018ko irailaren 28ra artekoa, kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da eta eskabidea aurkezten duen unean indarrean egon beharko da.
- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 900 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta erkidego-gastuak kanpo), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.
- Eskatzailea edo bizikidetzako unitateko kide bat Getxoko udalerrian erroldatuta egongo da gutxienez urtebete lehenago, etenaldirik gabe, edo 3 urtez etenaldiekin azkeneko bost urteetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita. Bestela, 10 urtez, gutxienez, Getxoko udalerrian.
- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak eta, baleude, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak aurrekoen kargupean badaude.
- Bizikidetzako unitateko pertsona guztiak diru-laguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egongo dira, eta ohiko egoitza iraunkor bezala izango dute.
- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ez du etxebizitzarik izango jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, beste senar edo emaztea edo egitatezko bikoteko kidea ez da izango, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.
- A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera gordinak (2017ko PFEZen arabera) ez dira, bakarka, 25.000 euro baino gehiago izango, eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 39.000 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.
- Eskatzaile guztiek Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta izango dituzte eta zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteko dituzte.
- Eskatzailea ezin izango da aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo diru-laguntza baten onuraduna.
- Ez jaso izana, ez eskatzaile moduan, ez bizikidetzako unitateko kide gisa, Getxoko Udalak 2016-2017 deialdian udalerriko gazteei emandako etxebizitzaren alokairuko gastuentzat emandako diru-laguntzarik.
- Alokatutako etxebizitza Getxon egon behar da, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.
GARRANTZITSUA: Ikusi deialdia arautzen duten berariazko oinarrien bigarren oinarria.

Dokumentazioa

Deialdia arautzen duten berariazko oinarrien laugarren oinarriaren arabera.

Non Tramitatu

Aurrez aurre

HAB Udaletxea
Informazioa \ Inprimakiak

Foru kalea 1, beheko solairua

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48992

Telefonoa: 944660066

Fax: 944660107

E-maila: hab.udala@getxo.eus

HAB Areeta/Romo
Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Areeta

Posta kodea: 48930

Telefonoa: 944660266

Fax: 944660116

E-maila: hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta
Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00 / asteazkena: 16:30 - 19:00 Aste Santuko, udako eta Gabonetako ordutegia

Kokapena: Algorta

Posta kodea: 48991

Telefonoa: 944660366

Fax: 944660119

E-maila: hab.algorta@getxo.eus

Gehieneko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Ondorioak

Epea igaro bada, eta ebazpena berariaz ematen ez bada, diru-laguntzaren eskaera atzera botako da.

Baliabideak

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia

2017. eta 2018. urteetan etxebizitzaren alokairu-gastuetarako Getxoko gazteei diru-laguntzak emateko oinarri bereziak Bases específicas reguladoras convocatoria subvenciones alquiler 2017-2018.pdf

Erantsitako agiriak

Diru-laguntza eskaera Getxoko Udalerrian etxebizitza alokatzeko DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc

Diru-laguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Subvenciones alquiler vivienda en Getxo.doc

Baimena administrazio-prozeduretako datuak kontsultatu edota egiaztatzeko - Diru-laguntza etxebizitza alokatzeko DN.342 Consentimiento consulta o verificacion de datos - SAV.doc

Bilatu